Mezkiritzen sortze lanetan

Hala ibiltzen dira gure hurrengo bi gonbidatuak. Gaurko saioan Katixa Zabalza eta Elena Dufur izan ditugu gonbidatu gisa, Mezkiritzen margo ikastaroko ikasle eta irakasleak. Beraiekin batera errepasatu dugu zer nolako ikastaroa den eta argi geratu zaiguna, sormena lantzeaz aparte giro bikaina izaten dutela. Elenak gaineratu digun moduan abuztuan lau eguneko ikastaroa abian jarri dute frogatu […]

Bizirik gaude merkadilloa

Saioan Bizirik Gaude ekimeneko Rita Labiano izan dugu gonbidatu gisa, larunbat honetako merkadilloaren inguruan solasteko. Iada urte nahikotxo daraman egitasmoa dugu eta berrerabilpena zein ikusgarritasuna emateko baliarazten duten. Edonork parte har lezake merkadilloan oraindik Ritak adierazi bezala. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Hartzidura eta errezetak

Gaurkoan Gonzalo Santomá izan dugu gonbidatu gisa, hartziduraren inguruko liburu batean bere argazkiekin kolaboratu duena. Gonzalok ederki asko azaldu digu zer den hartzidura eta ze pausu eman behar diren hartzidura on bat lortzeko. Liburu zinez interesgarria aurkeztu diguna. Liburua erosteko: Nishime- Hartzidura errezetak Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erroibarko eguna

Joseba Martinez izan dugu gonbidatu gisa, Erroibarko eguna aurkezten. Bi egunetako egitarau borobila prestatu dute, iada 30 urtetik aitzin datorren ospakizun honetan. Larunbateko ekitaldiak Lintzoaingo herrian eginen dira eta igandean Sorabilgo gune komunalean, non bertan izanen den egun handia. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarte moldaketak eta ordutegiaren zehaztapenak

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Ahaztu baino lehen gogoratu digu zein den udako ordutegia. Ondoren Landarten izandako azken moldaerak azaldu dizkigu, hortxe dugu iada abuztuaren 4a. Bi astetan izanen dira lan saioak eta ez da soilik Auzperritarendako izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eraso sexistarik gabeko Sanferminen alde lanean

Hortan dabil gure hurrengo gonbidatua, beno eraso sexistarik gabeko Sanfermin eta gizarte baten alde noski .Gaurkoan mugimendu feministako Irati Majuelorekin izan gara aste honetan izandako prentsaurrekoaz eta oro har azkenaldian sortutako iskanbila aztertzen. Iratik ere azaldu digu eraso sexista bat pairatu edo ikustekotan zein den norbanakoen egin beharra. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]