Koloneko minbizia aurretiaz antzemateko programa

Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Ezinbestekoa dugu bioaniztasunaren mantentzea

Hori azaldu digu Marc Badalek gaur egin dugun elkarrizketan. Lehendabizi Nafarroako Hazien sarea aurkeztu digu eta ondoren bihar izanen den hitzaldiarekin sartu gara. Berak aipatu duenez garrantzitsua da nekazaritza birpentsatzea eta hemengo produktuak eta haziak lantzea. Gaineratu digu bihar dastatu ahalko diren babarrunak 150 urtez daramate Mezkiritzen landatzen dabiltzan babarrunak izanen dira. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Lakorri emakume elkartearen ikastaro berriak

Horregatik joan gara gure hurrengo gonbidatuarekin elekatzera. Gaur Alicia Mendiverekin izan gara, Lakorri emakume elkarteak atera berri dituen ikastaroen inguruan aritu gara, larunbat honetakoa mikromatxismoen ingurukoa gazteei zuzendua eta 17koa senda-belarren ingurukoa. Gure arteko eta lurrarekiko harremanak sendotzeko baliatu nahi dituzte ikastaro hauek Aliciak aipatu digunez. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Pirinioko ponentzia eta Altsasu

Gaurko saioan, Karlos Bueno Patoren kolaborazioa izan dugu, Lehoskotik atalarekin. Gaurkoan atzo Parlamentuak onartutako Pirinioko Ponentziaren inguruan aritu gara. Oraindik lan asko geratzen zaigula komentatu digu, nahiz eta irteera puntu bikaina den Ponentzia. Bestetik Cs, Vox eta PPk Altsasun egindako ekitaldiaren kontrako erantzuna ekarri dugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Nobedadeekin datoz San Martin feriak

Halaxe da, hortan Aurre-pirineo eta Pirinioko lehen artzai gazta txapelketa izango da nobedade nagusia. Guzti honetaz solasteko Myriam Bravorekin izan gara, Kultur zinegotzia bera, zeina haren laguntzaz errepasatu dugu ferietan antolatu dituzten ekimen zerrenda. Myriamek aipatu bezala bizilagunen laguntza eta kolaborazioa ezinbestekoa da feria aurrera ateratzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Maria Moliner eta informatika ikastaroa

Saioan,gaur, gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos izan dugu. Gaurkoa Mari Mar zoriontzen hasi dugu, Maria Moliner sariaren akzesita lortu baitu gure liburuzain ospetsuak. Horretaz aritu ondoren, informatika ikastaroen inguruan aritu gara, iada laister abian jarriko baitira Auzperriko Liburutegian. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landa despopulatzeari aurre egiteko alternatibak eraiki

Gaurkoan saioan horren inguruan elekatzeko, Lakabeko bizilaguna eta jardunaldien antolatzaileetako bat den, Mabel Cañada izan dugu. Berarekin errepasatu dugu jardunaldi hauen zergatiak eta nola ez, programazioa. Gaur egun dugun egoera iraultzeko eztabaidatzea ezinbestekoa dugula eta diren alternatibak ikusi eta martxan jartzea badela komentatu digu Mabelek. Informazio gehiago eta izen ematea: Despopulatze jardunaldiak Klikatu hemen elkarrizketa […]