Lindus 2 eta ekoturismoa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Lindus 2 proiektuaz aritu gara eta proiektu honek gure inguruan ekarriko dituen onurak arakatu ere. Ederki asko azaldu digu zer den ekoturismoa eta horren baitako turistek zer nolako ezaugarritzea duten. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko […]

Futbitoa eta elkar ezagutza uztartzen

Oscar Garralda-rekin hizketan egon gara, Garraldako Futbito txapelketako antolatzaileetako batekin. Oscarrek azaldu digu nola igaro den txapelketa eta zein helburu zituen, Onartu digu ere aurreko urteekin alderatuz talde gutxiago egon direla, nahiz eta aurten talde bat gehio izan den. Azpimarratu digu ere giroa bikaina eta taldeen kalitatea ere goruntz joan dela. Baita ere larunbat honetarako […]

Badator Bertsokorrika

Imanol Ubau-rekin hizketan egon gara, Pirini Bardo bertso taldeko kidea, larunbat honetan izanen baitute lagunartekoa Drimtin taldearen aurka, Korrika Kulturalaren egitasmoen artean kokatuta. Ondo azaldu digu nolata sortu zen Pirini Bardo bertso taldea eta baita gonbitea luzatu ere bertaratu gaitezen bertsoetaz eta giroaz gozatzera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Ibex 35 eta paradisu fiskalak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu nola Espainiar estatuko hainbat enpresen tributazioa Delaware bezalako sasi paradisu fiskaletan egiten dute. Datu esanguratsuak ekarri dizkigu Patok horren karira. Baita ere bi kirolarien errekonozimendua jaso dugu tarte honetan, batez ere gure bizilaguna den Goretti Urtasunen kiroltasuna txalotu egin dugu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Zertaz ari gara generoaz ari garenean?

Ruth Iturbide-rekin hizketan egon gara, Giza eta Gizarte Zientzietan Doktorea eta aditua generoa alorrean, gaur arratsaldean Agoitzen emango duen elkarrizketaren inguruan. Ruthek azaldu digu nolatan tronpatuta gauden hainbat kontzeptuetan eta nola ez maisuki azaldu nolakoak izan ohi diren erlazio erromantikoak. Gogoratu gaur arratsaldean 19:00etan Aurelio Leon aretoan izanen dugula! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Martxoko egitaraua liburutegian

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu martxoan zehar izanen diren ekimenak azladu dizkigu. Baita ere gogorarazi digu Liburuen arteko erlazio lehiaketa.Erlazioak bilatzekotan, pertsonalki, telefonoz edota emailez helarazi ditzazkegula komentatu digu Mari Marrek. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirinioko emakumeen ahotsa – 2. Partea

Gaurkoan Martxoaren 8ari begira sortutako saio berezia amaitu dugu. Gaur 2 hausnarketa izan ditugu: Maite Fernandez (Agoitzeko berdintsaun zinegotzia – Agoitz), eta karmele Galarza (Gure Aizpea emakume taldea- Aezkoa). Biek ederki asko azaldu digute lan nahiko geratzen zaigula egiteko benetazko berdintasuna lortzeko. Badugu lana gizartea eraldatzeko beraz goazen Martxoak 8ko mobilizazioetan parte hartzera! Klikatu hemen […]

Alaiagoak izan gintezke pausu hauek jarraituz

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk alaitasuna lortzeko irizpideak eman dizkigu. Norbanakoaren zainketatik hasi eta inguruan ditugun pertsonen zainketaz eratorriko zaigula alaitasun hori eta nola ez ederki asko eskatu digu momentu oro behar den bezala bizitzea. Baita komentatu digu zein urrats eman ditzazkegun eta ze indargune probestu behar ditugun. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu […]

Pirinioetako emakumeen ahotsak – Lehen Partea

Gaurkoan saio bereziak hasi ditugu. Emakumearen nazioarteko eguna heltzear da eta Pirinio guztiko emakumeen ahotsak eduki nahi izan ditugu gurean euren hausnarketa emanez. Gaur 3 hausnarketa izan ditugu: Leire Remiro (Laurentxi elkartea – Erroibar), Ana Sagardoi (Xaiki emakume taldea- Zaraitzu) eta Elena Conget (Gaztelu emakume taldea- Erronkaribar). Hiru emakumeek ederki asko azaldu digute lan asko […]