Urteko azken eguna korrikan

Gaur, Maite Maisterra -rekin,Aezkoa Kirol elkarteko kidearekin, San Silbestreaz aritu gara.Maite ederki asko azaldu digu nola egingo duten lasterketa eta honen izaera berez familiarra dela. Aipatu digu norbanakoen arteko pike sanoak daudela tartean baina orokorrean lasterketa lasaia dela. Gogoratu lasterketarako izen ematea larunbata abenduak 31, 11:00 Orbaitzetako plazan (frontoi ondoan) Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Iturissa gure sustraia

Gaur, Luis de Potestad Auritzeko alkatearekin, Iturissa proiektuaz aritu gara.Luisek esan digu hainbat lekutatik diru laguntzak jaso dituztela eta proiektu hau beste proiektuekin elkartzeko nahia daukatela. Laguntza emateko orria: Iturissa proiektua lagundu nahi izan ezkero kontu korronte hau da: ES60 2100 5310 3202 0002 5983 Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Zoru klausulaz mintzo!

Gaur, Begoña Alfaro -rekin,HUT-era atxikitutako abokatuarekin, hipotekek dakartzaten zoru klausulez eta hoiek salatzeko eman beharreko pausuez aritu gara.Begoñak esan digu beste ezer egin baino lehen ez dela bankuen eskaintzaz fido behar eta epaitegietara jo behar dugula behin argi edukita zoru klausula bat daukagula. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko