Zonaldeko garapena helburu, Iratiko Ekoizpenak Kooperatiba

Iratiko Ekoizpenak Kooperatiba proiektua aurkeztu dute, Garraldan. Kooperatiba integrala izan nahi du, zonaldeko produktuen transformazioa egiteko. Bultzatzaileek zonaldeko garapen ekonomikoa, euskara, zonaldeko marka bat, lana, elikadura burujabetza eta sinergiak sustatu nahi dituzte. Udalbiltzako Pirinioan Lan eta Bizi diru laguntzen programara aurkeztu ziren, eta aukeratuak izan ziren. [Audio clip: view full post to listen]