ZAINDU ETA ZAINTZEA, BIAK OSO GARRANTZITSUAK

Gaurkoan, aurreko saiotik kolkoan geratutako zaindu eta zaintzeari lotutako hainbat kontu partekatu ditugu. Ondoren Jose Ignacio Ubauk zaindu beharreko pertsona eta zaintzen duen pertsona, biak zaintzearen garrantziaz elekatu digu, nola aurre egin egoero horri, eta erabakiak nola hartzeko gomendio batzuk eman dizkigu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Injustizia eta dispertsioa

Gaurkoan, gazteleraz egitea tokatzen zitzaigun, baina bi ahobizi garenez eta Euskaraldiari fideltasuna zor genionez euskaraz egin dugu kolaborazioa. Gaur Karlos Buenok, Patok Iñigo Cabacas eta Naparra auzietaz solastu da, injustizia oro har salatzeko. Ondoren berri on moduan Sara Fernandez eta Karmele Solagurenen aitortzak ekarri ditu uhin gainera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Gripea, hozteria eta pertsonen zainketa

Gaurko saioan, hozteriaz eta gripeaz hasi zaigu Jose Ignacio Ubauk. Bi gaixotasun hauen arteko ezberdintasunak eta tratatzeko gomendioak luzatu dizkigu. Ondoren zainketa lanak egiten dituzten pertsonengan jarri du fokoa, beren lana goraipatuz eta pertsona hoiek ere zaintzea zein garrantzitsua den azpimarratuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Sexu indarkeriaren aurkako eguna

Gaurkoan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko egunean ostiral honetan izanen den hitzaldiaz aritu zaigu. Ostiral honetan Camino Oscoz eta frankismo garaian errepresaliatutako emakumeen inguruan arituko dira Joseba Eceolazarekin, Sexu indarkeriaren aurkako eguna igandean dela probestuta. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Koloneko minbizia aurretiaz antzemateko programa

Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]