Martxoak 8, gartzela eta komunikabideak

Gaurkoan beti bezala aktualitateari so, Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Martxoaren 8ko mobilizazio egunera begira jarri gara, indar erakustaldi itzela izan bait zen. Ondoren Xabier Reyren heriotza ekarri dugu ere argi utziz herriak sentitua izan zuela bere heriotza. Bukatzeko, ikusita Gabriel Cruz txikiaren heriotza nola landu duteneztabaidatu dugu komunikabideen etikaren inguruan. Klikatu […]

Hawking, aste santua eta aurrekontua

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Atzo Stephen Hawking utzi gintuenez txoko berezi bat prestatu duela kosmosaren inguruko liburu eta lanekin. Baita ere aipatu digu aste santuan hainbat filme jarriko direla liburutegiko sabaian eta bukatzeko komentatu duenez iada onartua duela liburu berrietan diru bat gastatzeko partida, eta diru hori gastatzeko erabiltzaileen proposamenak jasoko dituela. […]

Guda zibila eta Gaztelaren menpetzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historiaren pasarte berri bat ekarri digu, urte luzez iraun zuen bi etxeen arteko guda, Agramondarrak eta Beaumondarrak.Nahiz eta nobleen arteko guda bat izan bere eragin zuzena eduki zuen erresumako historian. Argi erakutsi digu zein izan zen garaiko egoera eta […]

Katalunia eta emakumea

Gaurko egunean lortu dugu Karlos Bueno Patorekin izatea. Saioan sartuta lehenik eta behin Kataluniara jarri gara begira eta bertan analizatu egin dugu Carles Puigdemont eta Anna Gabrielen egoerak. Tarte bat utzita emakumearen inguruan gure aletxoa jartzeko Eduardo Galeanoren hainbat bertso eta olerki bota dizkigu, honekin datorren osteguneko greba deialdira emakumeak animatuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Turismo gastronomikoa

Gaurko saioan Angel Mari Loperena izan dugu turismo gastronomikoaren inguruan elekatzen. Probestuta Baluarten dagoen kongresua aritu gara gai honetaz. Argi esan digu, turismoaren zati garrantzitsua dela gastronomia, gastronomia on bat edukitzeak bisitariak erakartzeko modua izan litekeela. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Elikadura eta elikagaiak

Gaurko saioan,Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Elikadura hizpide hartuta lehenik elikagaietan zertan fijatu behar garen gomendatu digu. Ondoren elikadura orekatu bat eramateko egin beharrekoa ere azaldu digu. Oso interesgarria ere bergogoratzea nola izan behar duen hozkailuaren antolaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Bikario euskalduna, mesedez

Gaurkoan Idoia Zabalza-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan euskararen inguruko istoriotxo bat ekarri digu. Bere garaian, XVII. mende inguruan Agoitzeko Bikarioaren figura aukeratzeko, euskara jakitearen froga egin zioten hautatutako apaizari, horrek bere garaian ez zuen inolako arazorik ekarri alegia, ikusi beharko litzateke gaur egun ezta? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]