Neurtzea garrantzitsua da

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, espazio naturaletan emandako trafiko debekuak edo murriztapenak izan ditugu irizpidetzat. Angel Marik aipatu digu hainbat onura dituela, halere garrantzitsua da neurri hoiek ezarri ezkero alternatibak bideratzea. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Altsasu, PP eta zezenketak

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, hiru kontu hauek landu ditu. Lehenik testu batean Altsasuko gertaerak eta Alderdi Popularraren itxikeria salatu du eta bigarrenean gertutasun handiko gutuna bidali dio zezenketetan parte hartzen duen zezen bati, bertako tortura saioa salatzeko asmoz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Poztasuna ez da botila, papelina edo zigarro batean topatzen

Hala adierazi digu Jose Ignacio Ubau.Drogen kontrako nazioarteko eguna pasa berri, gai hau ekarri nahi izan digu. Jose Ignaciok ederki kontatu digu nola izan den drogaren ibilbidea eta ze ondorio dakarren drogen hartzeak. Alkoholak hartu du zentralidadea bukaeran, erabat normalizatua dagoen droga bait da. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

John Law lehen partea

Gaurko saioan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan XVIII. mendean egondako pertsonai baten ibilerak ekarri dizkigu: John Law. Jaiotzez eskoziarra baina arrazoi pertsonal bat dela medio Holanda eta ondoren Frantziara ihes egin zuena. Mascak ederki asko azaldu digu nola bereak eta bi egin zituen Johnek bere patrikak aberastasunez […]

Gentrifikazioa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, Gentrifikazioaren inguruan elekatu gara. Angel Marik ederki azaldu digu zer den eta berebiziko garrantzia duela holako fenomenoa kontrolatzea bestela gure herriak suntsitu ditzazke eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Amatasun subrogatua eta ekinbide soziala

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan lehendabizikoz amatasun subrogatuaz aritu gara eta horrek dakarrenaz, ikusten baita emakumearen gorputzaren konkista bat bezala. Bestetik ibarrean ditugun giza zerbitzuez aritu gara eta berak aitortu digu ere ahal den heinean Aezkoako ibarreak ahalegin guztiak eginen dituela bere biztanlegoaren oinarrizko beharrak asetzeko. Baita ere hemendik aurrera ibarreko kontuak modu […]