Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan, Karlos Buenorekin izan gara Lehoskotik atalarekin. Gaur Patok botere faktikoetaz, elikaduraz eta oroimenaz hitz egin digu, azken honetan Idoia Aierbe gogoan edukita bereziki Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan, Xanti Begiristainek bere ibilbide normalera itzuli zaigu, Manexen 24. abentura kontatzen. Abentura honetan Manex eta bere lagun batek Horma-txori edo Txolarre batekin izandako istorioa kontatu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan, gazteleraz egitea tokatzen zitzaigun, baina bi ahobizi garenez eta Euskaraldiari fideltasuna zor genionez euskaraz egin dugu kolaborazioa. Gaur Karlos Buenok, Patok Iñigo Cabacas eta Naparra auzietaz solastu da, injustizia oro har salatzeko. Ondoren berri on moduan Sara Fernandez eta Karmele Solagurenen aitortzak ekarri ditu uhin gainera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]
Gaurko saioan, harritu gaitu Xanti Begiristainek. Gaur ez-ohikoa den eran kontatu dizkigu berak idatzitakoak, bertsotan alegia. Euskaraldia eta Euskalerria irratiaren 30. urteurrenak bultzatuta 3 bertso bota dizkigu, errimetan ere trebe dugula erakutsiz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan, hozteriaz eta gripeaz hasi zaigu Jose Ignacio Ubauk. Bi gaixotasun hauen arteko ezberdintasunak eta tratatzeko gomendioak luzatu dizkigu. Ondoren zainketa lanak egiten dituzten pertsonengan jarri du fokoa, beren lana goraipatuz eta pertsona hoiek ere zaintzea zein garrantzitsua den azpimarratuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko egunean ostiral honetan izanen den hitzaldiaz aritu zaigu. Ostiral honetan Camino Oscoz eta frankismo garaian errepresaliatutako emakumeen inguruan arituko dira Joseba Eceolazarekin, Sexu indarkeriaren aurkako eguna igandean dela probestuta. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan, gogoeta batekin datorkigu Xanti Begiristain. Gogoeta hori, goiburuan agertzen den galderari erantzuna eman nahiean eginikoa da eta nola ez pentsatu arazi egiten digu. Zer da zuentzat behartsua izatea? Gu behartsuak al gara? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan, Karlos Bueno Patoren kolaborazioa izan dugu, Lehoskotik atalarekin. Gaurkoan atzo Parlamentuak onartutako Pirinioko Ponentziaren inguruan aritu gara. Oraindik lan asko geratzen zaigula komentatu digu, nahiz eta irteera puntu bikaina den Ponentzia. Bestetik Cs, Vox eta PPk Altsasun egindako ekitaldiaren kontrako erantzuna ekarri dugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]