Bide eta bisita gidatuak

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, astelehenean Nafar Gobernuak aurkeztutako programa izan dugu hizketagai. Bertan bideei eta bisita gidatuei ematen zaio garrantzia eta honi buruz aritu gara Angel Marirekin. Berak aitortu digu gustatzen zaiola ideia eta onurak ekar ditzazkeela zonaldera eta baita animatu gaitu aukera hau probesteko. Egitasmoaren informazio gehiago: Nafar […]

Errenta aitorpena ,eliza eta PPNV

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu errenta aitorpenean elizako kasilla markatu gabe ere elizak GKEn bitartez ere arlo sozialetik diru laguntzak jasotzen dituela. Baita ere PPk eta PNVk hitzartutakoa ekarri digu mahai gainera, hainbat urtetarako hipotekatzen gaituen akordioa bait da, gainera PP ustelkeriak jota dagoenean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Elkar ibili, osasunerako programa

Oihana Lorea Zabalegui ,Irune Tubia eta Angelines Munarriz-ekin hizketan egon gara, bertan azaldu bait digute zertan datza Elkar ibili proiektua. Prebentzioa eta parte hartzea oinarri, pozik ekin diotela bideari aipatu digute , osasun zerbitzu osotu bat emateko asmoz. Maiatzak 13an Elkar ibili mendi martxa eginen dute Auritzeko maiatzeko merkatua probestuta Hotel Aribetik hasita(9:30tan) Auritzeraino eta […]

Pisu turistikoa tranpa edo aukera?

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, pisu turistiko eta hauetaz baliatzen diren web orrietaz aritu gara. Ederki asko azaldu digu Angel Marik komenigarria dela turismo jasangarrirako legedia betetzen duten zerbitzuak erabiltzea,beste zerbitzu hoiek normalean ezkutuko ekonomian darabilte eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein […]

Militarismoa eta Antimilitarismoa gure zonaldean

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu zein izan den militarren kontrako jarreraren eboluzioa gure zonaldean. Jadanik aurten gure eremuetan bitan izan dira espainiar militarrak eta berak ederki aski azaldu digu zergatik ez diren ongi etorriak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aste santua eta kirol probak

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Aste santuan gure zonaldean ibilitako turismoa aztertu dugu. Baita ere Euskal Herriko Bizikleta kirol proba aintzat hartuta baloratu dugu zer nolako inpaktua duten holako ekimenak etorkizuneko turismoan. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte […]