Pilulen erabilera ikertzen

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur pilulen erabilera ikertu dugu, batez ere antsiolitikoen erabilera. Jose Ignaciok argi adierazi digunez gaizki ohituta gaude horrelako botikak hartzen, denbora luzez hartzen bait ditugu eta baita edozein arazo txikiaren aurrean jotzen dugula botika hauengana. Finean esan nahi izan diguna pilula hauek adikzioa ekar dezaketela eta arazoak […]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarte moldaketak eta ordutegiaren zehaztapenak

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Ahaztu baino lehen gogoratu digu zein den udako ordutegia. Ondoren Landarten izandako azken moldaerak azaldu dizkigu, hortxe dugu iada abuztuaren 4a. Bi astetan izanen dira lan saioak eta ez da soilik Auzperritarendako izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eskaintza turistikoa hobetze bidean konpromisoak batzen

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Aste honetan aurreko asteburuko aurkezpenaren harira, Irati-Orreaga elkartearena, holako elkarteek zer nolako onurak ekar ditzazkeen eskaintza turistikorako. Bide onean doazela argudiatu digu gure gonbidatuak. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]