Bidea eman euskarari eta Hatortxu

Gaurko saioan Karlos Bueno Patorekin Hezkuntzan izanen den Enplegu Eskaintza publikoan zerrenda bakarraren aldeko mobilizazioaz aritu gara, nola ez erakunde ezberdinen jokamoldea ere ekarri dugu mahai-ingurura. Bukatzeko asteburu honetan izanen den 21. Hatortxurock ere ekarri nahi izan dugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Haurtzaroa eta alkoholik gabeko eguna

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Haurren eskubideen nazioarteko eguna dela eta haurren eskubide eta zainketaren inguruan aritu gara.Baita ere, duela gutxi, alkoholik gabeko eguna ospatu zen eta honen karietara alkoholaren inguruko hainbat datu eman dizkigu Jose Ignaciok. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

“Petxeroak” eta Frankoak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historian murgildu gara eta bertatik gizartean ziren bi talde ekarri ditugu, “Petxeroak” eta Frankoak. Petxero deiturikoak zergak ordaintzen zituzten laborariak ziren eta Frankoak aldiz atzerritik eratorritako pertsonak eta merkatariak. Mascarekin batera beraien pribilejio eta betebeharretaz aritu gara Klikatu hemen […]

Pirinioetako ponentzia, presoak eta Katalunia

Gaurkoan Karlos Buenok Patok Pirinioetako mahaia eta ponentziak ekarri diguna aztertu digu, baita azpimarratu ere lan egin nahi duen edonork baduela zentzu honetan bere tokia. Gero Ibon Iparragirreren kasua ekarri du gogora zer nolako baldintzatan dagoen ikusita.Bukatzeko Kataluniara begira jarri gaitu eta baita hango egoeraren analisia egin ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Liburu aurkezpena eta errefuxiatuen inguruko erakusketa

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Hasieran Arkaitz Leon-en “Un giro en el camino” liburuaren aurkezpenaz aritu gara, ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan izanen dela. Ondoren aipatu digu ere Azaroa osoa eta baliteke Abenduan ere errefuxiatu lagun batek eginiko lanen erakusketa izanen dela eta bertan diru-kutxa bat izanen dela jendea ekarpena egin dezan. Klikatu […]

Nafar Erdi-Aroko noblezia

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historian murgildu gara eta bertan ikertu duguna da Erdi Aroan Nafarroan zegoen gizarte antolakuntza eta zehazki oraingoan noblezian zentratu gara. Bertan ikusi ditugu Infanzoiak, Petxeroak,… dena ondo jakin nahi baduzu hartu tarte bat eta entzun elkarrizketa. Klikatu hemen elkarrizketa […]