25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n

Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu gora-beheratsua bizi izan duguna meteorologia ikuspegitik, zenbait tokitan, Zaraitzun zehazki harria bota baitzuen larunbatean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Asteburuaren errepasoa eginda aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteak denetarik izan dugu eguraldiaren ikuspegitik. Bero handiak, ekaitza potenteak ere. Hori bera hasi gara errepasatzen David de Andres lagunarekin. Horren ondoren asteburu honetarako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Maiatzeko eguraldiari errepaso eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatza euritsua izan da apirila bezainbeste baina uda txiki batekin agurtu dugu eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian