Pirinioan nahi genukeen paisaiari buruz solasean

Gure lurraldea antolatzeko orduan, funtsezkoa da jendearen iritzia jasotzea. Datozen egunetan Agoitzen, Auritzen eta Erronkarin egingo diren solasaldi partehartzaileetan horretarako aukera egongo da. Karekin kultura-ko Kati Leatxek azaldu digunez, hainbat jendek parte hartu du orain arte, eta batzar hauetan horretaz solasteko aukera egongo da. Kati Leatxerekin -Karekin kultura- elkarrizketa.

Egunon Auñamendi! Zaraitzu eta Erronkarin aritu gara Urruxkide eguna eta Izabako berriekin

Urruxkide egunari buruzko xehetasunak eta bitxikeriak kontatu dizkigu urteetan antolatzaile lanetan ari den Xabier Diaz Esartek. Larunbatean ospatuko dute Ibiltzietan eta egitarau aberatsa prestatu dute. Izaba aldetik berriz Julian Gabas izan da gurean, Izabako jaien berri eman eta hartzaren inguruan ere mintzatu gara. Ortziraleko saioak hau guztia eman du, espero dezagun asteburuak askoz gehiago eskaintzea […]