Egun on, Auñamendi!

Astea, bi bisita egiten hasi gara. Lehenik Euskalerria irratira eginikoa zeinetan Mikel Bujanda topatu dugun iruñerriko kronika pasa zezan. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzera. Bide batez finalerako sailkatzeagatik zoriondu dugu. Bukatzeko Andres Bidarterekin izan gara azkenengoz gainera animalien sabelaldean izan daitezken lesioen inguruan aritu zaigularik. Hemendik esker onena […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, biharko planto feministarako zehaztapenak ematen hasi gara. Gero, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin jarritu dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 29. atala izan dugu, Manex eta kanpain denda izenburua duena. Ondoren Auzperria jo dugu, Aitor Zazpe lagunarekin hitz egitera, asteburu honetan Auñamendi Pilota eskolako bi bikotek Nafarroako finala jokatzen baitute. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu Praileaitzen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, Martin Juanenarekin izateko. Ondoren Unai Zabaleta bisitatzera joan gara bertako kronika jasotzera.  Bukatzeko Hala Bedi irratiko lagunek Alekako kidea den Miguel Arribasi eginiko elkarrizketa ekarri dugu, iniziatiba bera ezagutzeko.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Martxoaren 6ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Baziren behin 8 liburutegi eta internet ikastaroa

Gaurkoan, oporraldia eta gero gurera itzuli zaigu Mari Mar Agos. Lehendabizi, “Baziren behin 8 liburutegi” ekimenaz aritu gara, zeinetan hilabete honetan irakurri eta jolastu eginen dute aukeratutako istorioekin. Aprobetxatu dugu ere komentatzeko abian jarraitzen duela interneten ibiltzeko ikastaroa. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Adinekoak autoestimua berreskuratzen

Erronka hori izanen da biharko hitzaldiaren helburua. Gaur David Brugosekin izan gara, psikologoa bera, adinekoen autoestimuaz solasten. Berak nabarmendu digu oso modu ezkorrean begiratzen zaiola edade batera heltzea, “edadismoak” kutsatuta. Horri buelta eman nahiean, bihar hitzaldia eta lan saioa izanen da Jose Hierro Aretoan, Agoitzen arratsaldeko 19:00tan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Mari Mar Agosen kolaborazioarekin hasi dugu, oporretatik bueltan dela aprobetxatuz. Gaurkoan informatika ikastaroa eta baziren behin 8 liburutegi egitasmoarekin etorri zaigu . Ondoren, David Brugos psikologoarekin izan gara adineko jendearen autoestimuaz solasten. Hau eta gero, Irulegi irratiko berriak jaso ditugu. Bukatzeko Idoia Zabaltzaren kolaborazioa izan dugu, Pirinio mailako mikro-ipuin lehiaketaz aritu zaigularik. Eta, […]