Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 28. atala izan dugu, Manex eta kurriloa izenburua duena. Ondoren Iruñea aldera jo dugu, Marta Molinero lagunarekin Askatasun Martxaren inguruan solastera. Bukatzeko beste motatako martxaz aritu gara Unai Irigarairekin , zehazki Auritzeko Igautreen inguruan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Bunkerren ibilibideak

Larunbat honetan goizeko 12tan Auritzeko kultur etxean aurkeztuko dira ibilbide hauek. Horretaz elekatzeko Carlos Zuzarekin izan gara. Ibilbideen ezaugarriak errepasatu ditugu eta baita estreinatuko den dokumentalaz hitz egin dugu. Ruta ezberdinen bideoak: https://youtu.be/WFqkGLbn5WI https://youtu.be/3qiT3MDVzXU https://youtu.be/_Jm1At_8j2k Dokumentalaren trailerra: https://youtu.be/9gq6PXuC3sU Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Auritz bisitatzen hasi dugu. Bertan Carlos Zuzarekin elkartu gara, Bunkerretako ibilbidearen inguruan solasteko. Ondoren Elhuyar Fundazioko Quark saioa izan dugu,pertsona ezinduen pentsamendua irakurtzen duen sistema aztertzen. Jarraian , Unai Zabaleta bisitatzera joan gara bertako kronika jasotzera.  Bukatzeko Alberto Jolisen elkarrizketa berreskuratu dugu larunbat honetan hitzaldia emango baitu Aezkoako Etxean Sahararen egoeraren inguruan.Eta nola […]

Taupada berriendako ate irekiak

Larunbat honetan Taupadak Haur eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Agoitzen. Haur eskolaz eta jardunaldiaz hitz egiteko, bertako koordinatzailea den Maider Eslabarekin izan gara. Berak lagunduta hezkuntza eredua eta eskola beraren izaera errepasatu dugu. Ate irekien jardunaldiak 11:00etan hasiko dira larunbat honetan Agoitzeko Haur eskolan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko