592 metroz goiti Zinemaldian

Hori da gure hurrengo gonbidatuak Donostiko zinemaldian aurkeztuko duen dokumentalaren izena. Horretaz hitz egiteko Maddi Barber izan dugu dokumentalaren inguruan solasten. Aitortu digu mezu finkorik ez duela dokumentalak, soilik Itoiz urtegia eta gero, Artzibarren darabilten bizimodura eginiko begirada berezitua eman nahi zion lanarekin. Ikuspegi zinez berezia da hainbat festibaletan ikusi ahalko dena eta berak aipatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik Karlos Bueno izan behar genuen baina agenda arazoak direla medio ezin izan gara berarekin egon. Gero Maddi Barber eduki dugu bere dokumental berriaz elekatzen, 592 metroz goiti, zein Donostiko zinemaldiaren baitan aurkeztuko duen. Ondoren Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa idazle batekin hasi gara, Miren Nekane De Diego Artetxe alegia zeina berarekin errepasatu dugun “Cuentos para ti” bere azken lana. Bigarrenik Xanti Begiristain izan dugu Manexen 23. abenturekin, gaurkoan Manex eta Lera izan du izenburutzat. Bukatzeko Info 7ko lagunek Igor Meltxor Kazetari Kanallari De Miguel ustelkeri auziaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu, zeinetan kezketaz, pentsamendu negatiboetaz eta egunerokotasunean izan beharreko baloreetaz aritu zaigun. Gero Karrape Irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Iraultza txikien asanblada

Zubietan, asteburu honetan ekintzez beteriko ekimena dugu Iraultza Txikien Asanblada eta horretaz elekatzeko ekimena antolatzen dabilen Irantzu Jauregi izan dugu. Ostiral honetan hasi eta norbanakoen konplizitateetatik lor daitekeena irudikatu, hausnartu eta alternatibak praktikan jarriko dituzte 3 eguneko programa oparoarekin. Irantzuk argudiatu digunez ez da gazteei zuzendutako ekimena, baizik eta herri mugimendutan ibilitako edota interesaturik dagoen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu hango berriak ekartzen. Ondoren Iraultza Txikien Akanpadako antolatzailea den Irantzu Jauregi izan dugu egitasmo berri hau aurkezten. Bukatzeko Info7ko lagunek Frankismoko krimenen kontrako plataformako kide den Josu Ibargutxiri eginiko elkarrizketa eduki dugu Erorien monumentuaz eta Frankoren deshobiratzeaz mintzo. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan asteburuak utzitako hotsak eta ahotsak izan ditugu saioa hasten. Ondoren Auritzeko Osasun etxekoek eskatu bezala Lourdes Arregiren kaparren inguruko solasaldia jarri dugu . Bukatzeko Andres Bidarterekin Intsektuen ziztadez , plazentaz eta sekundinaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen […]