Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, lehenik Angel Sanchez dokumental zuzendaria izan dugu ostiralean Auritzen eskainiko den “Esculpiendo la Historia. Joxe Ulibarrena” dokumentalaz hitz egiten. Gero Joseba Zabalzari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, “Gogoan hartzeko izenak” bere lana ikusgai bait dago Agoitzeko areto nagusian. Bukatzeko asteburuak utzitako hotsak izan ditugu entzungai. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Neskak Blues Rock Festibaleko antolatzailea den Eneko Manuterekin aritu gara festibalari buruz elekatzen. Ondoren Lourdes Arregi medikua izan dugu kaparren ziztaden inguruko argibideak zabaltzen. Bukatzeko Andres Bidarterekin egon gara animalien hainbat gaixotasunen inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]

Auritz kulturaz blaitzen

Hala gertatzen ari da Garaitzeko Asik aurrera eramaten ari duen Gure Sustraiak II ekimenarekin. Ekimenaz solasteko Mikel Gaztelu izan dugu gonbidatu gisa, berak maisuki adierazi digu zer topatuko dugu bertan. Gaur Nafar Pirinioko Artzaintzaren Etnografia analizatuko dute eta igandean egun osoko egitaraua duen Artzain Eguna izanen da. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa pasa den asteburuko hotsekin hasi dugu. Ondoren Garaitzeko Asiko kidea den Mikel Gaztelu izan dugu, Garaitzeko Asi elkarteak asteburu zein abuztu honetan antolatu dituen ekimenetaz mintzo. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:45 […]

Jaien egutegia Mezkiritzera garamagu

Halaxe da, Ostiral honetan hasi eta astelehenean amaituko zaizkigu Mezkiritzeko jaiak. Horregatik, gaurko saioan Teresa Etxarri izan dugu bere hitzetatik Mezkiritzeko jaietan izanen dena errepasatzen. Adin guztietarako programa dugu, aurten hainbat nobedadeekin. Argi utzi digu ere Pirinioko emakumeek plazaratutako eraso sexisten inguruko iniziatibarekin eta Bidaudi mankomunitateak aurrera eramandako festa jasangarrien iniziatibarkein bat egiten dutela. Argazkia […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Xanti Begiristain izan dugu Manexen 22. desbenturen kontakizunarekin, gaurkoan Manex eta ixuxkidea izan du goiburutzat. Ondoren Teresa Etxarri izan dugu Mezkiritzeko jaien inguruan hizketan. Bukatzeko Info 7ko lagunek Garikoitz Mujikari eta Martin Rafu Ruiz de Aldari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, tourraren harira Euskal nazioa aldarrikatzeko ekimena azaltzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Pilulen erabilera ikertzen

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur pilulen erabilera ikertu dugu, batez ere antsiolitikoen erabilera. Jose Ignaciok argi adierazi digunez gaizki ohituta gaude horrelako botikak hartzen, denbora luzez hartzen bait ditugu eta baita edozein arazo txikiaren aurrean jotzen dugula botika hauengana. Finean esan nahi izan diguna pilula hauek adikzioa ekar dezaketela eta arazoak […]