Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, asteartero bezala,Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera.Gero Manex Pedroarena izan dugu, Auñamendi Pilota eskolako entrenatzailea, paleta goman izandako garaipenak baloratzen eta abenduaren 6ko txapelketa aurkzten.Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu zeinek hainbat zientzialarien ohartarapena ekarri digun . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Info 7ko lagun dugun Maite Bidartek eginiko erreportaia ekarri dugu gurera.Indarkeria sexistaren baitan adin desberdinetako emakumeen testigantzak ekarri dizkigu. Bukatzeko Andres Bidarte, Elikadura-segurtasun irizpideak bergogoratzeaz gain, Onfalitisaren inguruan aritu zaigu mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren […]

Erraiak azalera!

Helburu horrekin dator Euskal Herriko Bilgune Feminista.Bertako kidea den Amaia Zufiarekin aritu gara sexu indarkeriaren aurka zer egin daitekeen eztabaidatuz. Amaiak onartu du mugimendu feministaren poderioz hainbat aurrerapauso izan direla, baina zintzoki aitortu ere badirela hainbat kontu hobetzeko, batez ere prebentzio bidean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Orondritzen indarkeria matxistari ezezko ozena

Hori egin nahi dutela aipatu digu gure hurrengo gonbidatuak. Leire Remiro Laurentxi elkarteko kidea zein probestuta azaroaren 25a sexu indarkeriaren aurkako eguna dela hainbat ekimen antolatu dituen elkartea den. Proiekzioa 18:00etan izanen dute Madame Brouette filma ikusteko eta ondoren 20:00tan kontzentrazioa burutuko dute eraso sexistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko. Deialdia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Leire Remiro izan dugu Laurentxi elkartekoa Azaroak 25aren harira antolatutako ekimenetaz eta indarkeria sexistaren inguruan berbetan. Ondoren Amaia Zufia eduki dugu, Bilgune Feministakoa bera, zein berarekin ere indarkeria matxistaren inguruan aritu gara. Saiatu gara Karlos Bueno eta Julian Gabasekin hitz egiten baina ezin izan ditugu topatu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , […]

Inolako tokia ez duten biktimei haien lekua eman nahi izan diet

Hori gaineratu digu gure hurrengo gonbidatuak. Joseba Zabalza argazkilaria eta “Gogoan hartzeko izenak” liburuaren egilea dugu. Larunbat honetan Mikel Zabalzaren omenaldiaren baitako programazioan bere lana aurkeztuko digu. Lan handia suposatu diola onartu digu eta zama emozional handikoa izan dela ere bai, baina berak argi zeukan bere aletxoa non jarri. Liburuaren aurkezpena larunbat honetan eginen du […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Idoia Zabalzaren kolaborazioa izan dugu. Berarekin 28 toki entitateek ateratako “ERA” erremintaz aritu gara. Gaurko saioan ere Joseba Zabalza-rekin egon gara bere “Gogoan hartzeko izenak” liburuaz eta oroimenaz aritu gara . Baita ere Info 7ko lagunek STEE-EILASeko kide den Nagore Iturriotzi eginiko elkarrizketa ekarri dugu, berdintasunean hazteko unitate didaktikoa aurkeztu bait dute berriki. […]

Zertan dabil Pirinioko gazteria?

Galdera hori bera egiten duten Pirinioko Gazteriaren inguruko diagnostikoa egiteko tailerra abiarazi dutenak. Hoien artean Leire Barberena dugu Auñamendi Mankomunitateko gizarte hezitzailea, berarekin aritu gara programaz solasean. Leirek bertako gazteak animatu ditu tailerretan parte har dezaten, funtsezkoa baita denen iritziak jasotzea. Deialdia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

“Petxeroak” eta Frankoak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historian murgildu gara eta bertatik gizartean ziren bi talde ekarri ditugu, “Petxeroak” eta Frankoak. Petxero deiturikoak zergak ordaintzen zituzten laborariak ziren eta Frankoak aldiz atzerritik eratorritako pertsonak eta merkatariak. Mascarekin batera beraien pribilejio eta betebeharretaz aritu gara Klikatu hemen […]