Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan egoerak bultzatuta Altsasuko gazte baten ama den Bel Pozuetaren hitzak ekarri ditugu gogora. Ondoren Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu NYko taxietaz hitz egiten. Bukatzeko Info 7ko lagunek Ernaiko bozeramaile diren Lur Albizu eta Asier Zamoranori egindako elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 5eko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa beranduegi hasi dugu eta ezin izan ditugu berriak eta eguraldia errepasatu, halere Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Gero, Andres Bidarterekin izan gara sekundinaz eta obuletegian agertzen diren kisteetaz hitz egiten. Bukatzeko Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik Baztan-Bortzirietako kronika egin digu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Garaioako Xeiak

Gaurko saioan Garaioako jai batzordeko kidea den Itxaso Bizkai izan dugu, Garaioako Xeiak aurkezten. Adina guztiendako programazioa egin dutela adierazi digu eta beso zabalik hartatuko gaituztela ere. Garagardo jaia izaten da zentralidadea hartzen duen ekimena eta baita berari gehien gustatzen zaion ekimenetako bat, beste ekimen askorekin batera noski. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Mugitu Agoitz

Gaurkoan Agoitzeko Berdintasun zinegotzia den Maite Fernandez izan dugu, datorren igandean, Merkatuko plazan egingo den Flash Mob-a azaltzen. Hainbat lagunen elkarlanaren fruitua dugu flashmoba eta sexu indarkeriari orijinaltasunez kontrakotasuna adierazteko ekimena dugu. Flash Moba zer den ere azaltzeko parada izan dugu, Esne Beltza taldearen Ez da Ezetz abestiarekin eginiko talde koreografia alegia. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Karnabak, etengabeko lanaren fruitua

Gaurko saioan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, Manex mutikoaren 18. desbenturak ekarri dizkigu. Mutil saiatua dela askotan ikusi ahal izan dugu. Enpirismoaren adierazgarritzat ere har genezake eta holan erakusten digu. Gaurkoan oztopoak gainditzen joanen da eta lortuko ote du Karnabak kaiolan bizirautea? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Nafar gobernuko bisita eta subentzioetan desorekak

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Aste honetan aurreko astean Manu Ayerdi eta Nafar Turismoko goi karguen bisita irizpide hartuta horren inguruan aritu gara. Baita ere aste honetan ateratako hainbat informazioen inguruko eztabaida piztu. Informazio hoiek zioten hainbat proiektuei ematen zaien diru-laguntza handiek beste batzuekin alderatuta desorekak suertatzen direla argudiatu digu. Hurrengoan, zein gai landuko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu Manu Ayerdiren eta subentzioen desorekak aztertu ditugu berarekin. Ondoren Xanti Begiristain izan dugu Manexen 18. desbenturekin.Bukatzeko Info 7ko lagunek LAB sindikatuko Xabier Ugartemendiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu estatalizazioaren kontrako borrokak direla eta. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2:45 […]

Auñamendi pilota txapelketako finalen kronika

Gaurkoan Auñamendi Pilota eskolako Aitor Zazpe izan dugu, XXIX. Auñamendi Pilota txapelketaren baitan aurreko larunbatean Erroko frontoian izan ziren finalen kronika egiten. Maila eta intentsitateko partiduak izan ziren Aitorrek esan bezala, baita estuki erabakitako finalak ere. Orokorrean giro ezin hobean iragan dela txapelketa aipatu digu beraz oso pozik daudela aitortu digu. ZORIONAK TXAPELDUNEI ETA PARTE_HARTU […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen. Ondoren Aitor Zazpe izan dugu Auñamendi Pilota Txapelketako finalen kronika egiten. Bukatzeko Info 7ko lagunek EH Bilduko parlamentaria den Adolfo Araizi eginiko elkarrizketa ekarri dugu, larunbateko euskararen aurkako manifaren baitan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 30eko saioa […]

Genero Bortizkeriak eragindako Biktimak Hartatzeko Zerbitzu Integrala

Gaur, SAIVeko hezitzailea den Irati izan dugu gurean. Iada Nafarroa osora zabaldu den zerbitzu honek, indarkeria jasaten ari diren emakumezkoak hartatzeko zerbitzua dela azaldu digu. Egoera hipotetiko batean ere, zer egin genezake aholkatu digu, betiere argi utziz ez dutela inor behartzen edozein pausu ematera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]