Gendulain-San Roman inguruko maqueta inaugurazioa eta hitzaldia izanen da ostiralean Agoitzen.

Gendulaingo herriaren inguruko maketa bat estreinatuko da Agoitzen ostirala honetan Aurelio Leon aretoan. 1348. urtean desagertutako herri txiki bat litzateke Gendulain, Agoitz inguruan kokatuta dagoena. Bertan izurri beltzaren oldarraldi batek eraman zuen herri honen desagerpenera, aurretik bere jabegoa Agoitzeko herritarrei emanez. 
Honen inguruko maketa bat ondu da Gendulain-San Roman bake lekua dinamikaren baitan. Izan ere agramondarren eta beaumondarren arteko bake sinatzea bertan izan baitzen Maddalen erreginaren agindupean. Maketaren estreinaldia aprobetxatu eginen da tokiaren inguruko hitzaldi bat emateko Aitor Pescador historialariaren eskutik. Gaur gure mikroetatik pasa da Gendulain – San Roman inguruaz solastera.

 

Aitor Pescador Irati Irratian

Iruzkindu