Trigger Eñaut Zubizarreta biolontxelo-joleak 2017an abian jarritako proiektua da. Bakarka hasi bazen, lan bakoitzarekin izaera aldakorra izandako proiektua dugu, osaketaren aldetik baina baita musika aldetik ere. Gaurkoan, Salbaiak binilo bikoitza aurkeztera etorri zaigu Irati irratiko estudioetara.
Salbaiak 10 kantuz osatutako lana da zeinetan Pirinioetako toki edo eremu izenak agertzen diren. Hau Eñautek Aezkoa eta Erronkarirekin izandako erlaziotik eratorritako ondorioa da eta musika estiloan Post-rocka da nagusi. Garaion Sorgingunean korda zortzikote batekin ondutako lana dugu Salbaiak, Aretxabaletan grabatuta eta bere barnean Eneko Barberenak idatzitako gogoeta dakarrena.
Plaza anitzetan aritua da Eñaut eta lan berri honekin beste plaza zenbait hartzeko gogoz dagoela esan digu.
Binilo bikoitza eskuratu edota Triggerren kontzertua eskaintzeko emaila bidali triggerprototxelo@gmail.com Eñautez azaldu digu gustora asko etorriko dela bere proiektua behar bezainbeste aldiz aurkeztera
Eñaut Zubizarreta Irati Irratian