Musika elektronikoa, Manex-en eskutik
Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan Maite Aranburu Gartxot ekimeneko kidea izan dugu, datorren urtarrilaren 20 eta 21ean ospatuko bait da Gartxot eguna Itzaltzun. Maiterekin programa errepasatu dugu eta hainbat irizpide eman ere. Gogoratu bazkarira apuntatzeko edota bolondres bezala lanera joateko idatzi gartxotekimena@gmail.com helbidera Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu aurreko astean argindarra joan eta ezin izan ginelakoz egon. Gaurko saioan aurreko astekoa jarraitu dugu eta aldaketa klimatikoaren inguruan aritu gara lehenik. Ondoren 2017ak utzitakoari gainbegirada bat bota eta euskal preso politikoen inguruan hitzegiten amaitu dugu Lehoskotik tartea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin, Aldaketa klimatikoaz, 2017.urteak utzitakoaz eta presoen inguruan hizketan. Bestetik Maite Aranburu izan dugu Gartxot Ekimenako kidea,Gartxot egunaz mintzatzen. Baita ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasekin egoteko eta harekin errepasatu dugu Erronkariko agenda. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]
Gaurkoan Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea izan dugu Euskal Preso Politikoen egoeraren inguruaz mintzo. Nahiz eta urte intentsoa izan den presoen aferak mugimendurik gabe igaro du 2017a. Izan dira ere puntu oso beltzak baina Urtzik aipatu bezala gizartearen aktibatze eta inplikatzeak edozein gobernuren politika krudelak gainditu ditzazkeela. Baita ere kontu ekonomikoetaz mintzatzen Etxeratek aurrera eramandako bi […]
Horixe adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak. Saioan Beñat Hach-Embarek Irizar gazte ormaiztegiarra, zein Loiolako Herri Harresian parte-hartu izanagatik zigortua izan den. Beñatekin batera bere kasuari errepaso egin diogu eta harek esan bezala, bere zigorrakin boteredunek abisu bat eman nahi dute desobedientziaren hautua hartu dezaketen hoiei. Baita aipatu digu zigor ekonomikoa izanik diru bilketa hasi dutela. […]
Gaurko saioan Beñat Hach-Embarek gazte errepresaliatuarekin izan gara Herri harresi batean parte hartzeagatik,berari jarritako zigorraren inguruan hitzegiten. Ondoren Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea izan dugu 2017 urteari errepaso eginez preso ta iheslarien inguruan. Bukatzeko Info 7ko lagunek Lur Gil Askapenako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]
Horixe adierazi digu Izabako alkatea den Jesus Baracek. Hasiertaik argi zeukan udal taldeak bizilagunen hobebeharrez aritu behar zirela eta honezkero komertzializatzaile eta banatzaile enpresa berriaren ideia argi ikusi zuten bide horretan kokatua zegoela. Enpresa honetatik sortutako irabaziak udaletxera bideratuko dituztela ere aitortu digu, finean Izabako biztanleei emanen zaien zerbitzu orokortua hobetzeko asmoz. Baita ere adierazi […]
Gaurkoan Info 7ko lagunek Gloria Serra CUPeko parlamentari ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko berriak ekartzen. Bukatzeko, Izabako alkatea den, Jesus Barace eduki dugu Izabako Energia komertzial eta banatzaile empresa berriaz hitz egiteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 3ko saioa […]
Gaurkoan Maider Otegi-rekin batera, Auritzeko Paleta goma txapelketako finalen kronika egin dugu. Jendea animatu zen eta orotara dena bikain egon zela adierazi digu. Lehen partida lehiatuena izan zen tantu kopurutik begiratuta. Finean 2. mailan Azanza eta Saragueta izan ziren garaile eta lehen mailakoan Azkarate eta Esain. Azken bikote honetako partaideetako bat, Sergio Azkarate alegia ere […]