Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Arkaitz Karrika izan dugu gurean Irati Xtrem BTT martxaren inguruan hitzegiten. Gero ere Resu Ansorena aritu zaigu Orbaitzetako Kultur ekimenak antolatutako urtemuga jaiaz mintzatzen. Bukatzeko Unai Karrape irratitik izan dugu gurean eta baita ere Bernadette Argain Irulegi irratitik euren zonaldeetako berriak ekarriz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu masa negatiboari buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero ere Info 7ko lagunek Adolfo “Txiki” Muñoz ELAko idazkari nagusiari eginiko elkarizketa ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 […]

4 erromes erreskatatu behar izan dituzte

Asteburu luze honetan nabaritu da erromes kantidadea ugaritu dela. Eta igandean ere nahiz eta eguraldi kaxkarra izan nabaria izan zen erromesen joan etorria. Halere 4 lagunentzat bidea ez zen batere gozoa izan. Eguraldi kaxkarra zela eta igande honetan erreskatatuak izan bait ziren hipotermia zantzuekin. Lau lagunak Orreagako aterpetxera eraman dituzte suhiltzaileek eta ez dute osasun […]

Landarte, landa eremuaren kolaborazioarekin

Mikel Ozkoidi Nafarroako Gobernuko Kultura Herritarraren burua izan dugu gurean. Aurreko egunetan aurkeztutako proiektu baten inguruan aritu zaigu, Landarte alegia, arte garaikidea eta landa eremua bategingo dituena. Ondo azaldu digu zein den proiektuaren helburua eta zer nahi den atera eta are gehiago animatu gaitu proiektuan parte hartzera. Larunbat honetan Apirilak 29 hitzordua dugu beraz, goizeko […]

Burujabetza behar dugu kapitalismoari aurre egiteko

Igor Arroyo LAB sindikatuko bozeramailea Nafarroan gurean izan da osasun labroralaren inguruan hitzegiten. Argi utzi du prekarietateak eta eta subkontratazioak lan istripuak edukitzeko aukera areagotzen dituela. Bestetik ere aipatu du ezinbestekoa zaigula herri bezala burujabetza edukitzea, gaur egun estatu espainolean ez baitago gauzak aldatzeko indar korrelaziorik. Parada bat izan dugu ere datorren Maiatzaren lehenaz aritzeko […]

Almadiaren eguna badator!

Eriz Lasa Almadiaren elkarteko kidea izan dugu gurean. Ederki asko azaldu digu Erizek zer nolako egitaraua izanen den Almadiaren egunean eta baita aipatu dizkigu aurten zeintzuk izanen diren omenduak. Gomendioak ere eman dizkigu festara gerturatzeko. Programazioa: PROGRAMA Larunbata 29 16.00 Almadien jeitsiera ikusi ahalko da Basari arte 19:00 Udaletxe aretoan “GUtik ZURA” filma proiektatuko da […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Eriz Lasa-rekin, egon gara Almadiaren egunaren harira. Ondoren, bi astetan behin ditugun kolaborazioak Mari Mar Agosekin zein azaldu digu nolako ospakizunak egin eta egingo dituzten liburutegian Liburuaren egunaren inguruan. Bestetik ere Idoia Zabalza eduki dugu gurean, administrazioan eremu mistora pasa diren udalen inguruan eta baita seinalizazioaz ere. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]