Egun on, Auñamendi!

Gaurkosaioan Mari Mar Agosen kolaborazioa izan dugu lehenik eta Aurizberriko liburutegiak abian jarritako informatika ikastaroetaz aritu gara. Gero Agoitzera jo dugu eta bertan Carlos Villanueva Txakoli-rekin egon gara San Migueleko ospakizunetaz mintzatzen. Baita ere Karrape irratira jo dugu eta bertan Unai Zabaletak leitzaldeko berriak ekarri dizkigu. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu gurean Bertsolari txapelketa nagusiaren […]

Pirateei buruzko istorioa

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan piraten fenomenoari erreparatu diogu kontakizunean. Ederki asko azaldu digu nolakoak ziren Piratak eta zer nolako lana burutzen zuten gobernuen agindupean. Gehiago jakin nahi baduzu entzun besterik ez duzu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erronka berriak pirinio bizi baten alde

Helburu horrekin deitu zuten gaurko asanlada Pirinioan Lan eta Biziko kideak. Hoietako batekin izan gara, Leire Remirorekin eta berak ederki asko azaldu digu zertara datorren asanblada ireki hau. Aurreko kurtsoko balantzea egin eta datorrenari helburu batzuk markatzea da gaurko helburua. Deialdia gaur arratsaldeko 19:30tan Garraldako Etxabarrengoan Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur piraten inguruko informazioa eskaini digu eta baita azaldu ere zein zen haien jokamoldea. Gero Leire Remiro Pirinioan Lan eta Biziko kidea izan dugu, gaurko asanblada irekiaz mintzatzen. Bukatzeko Irulegi irratira jo dugu non Bernadette Argainek ekarri dizkigu bertako berriak. Eta, nola ez, berriak, […]

Gure Esku Dago berpizten

Helburu horrekin hasi dira antolatzen lantaldea Gure Esku Dago dinamikako kideak. Hoien artean gure gonbidatua dago Edurne Errea eta aitortu digunez duela 3 urteko Giza-kateak lortutako atxikimendua berreskuratze bidean lantaldea indartzen dabiltza. Lanean hasteko irrikaz daude Kataluniako egoerak lagunduta eta baita tokiko egoerak bultzatuta. Norbait interesa izatekotan Gure Esku Dagoko Pirinioko lantaldean aritu bidali dezala […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan gaur Edurne Errea izan dugu Pirinioko Gure Esku Dagoko kidea, dinamika honek gure eremuan izan nahi duen hedapen eta lanetazhitzegiten. Gero Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Bestetikan Info 7ko lagunek Ingo Niebelen laguntzaz Alemaniako hauteskundeen inguruan eginiko analisia ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren aurreko larunbateko Bertsolari txapelketaren laburpena ekarri dugu. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu izaki bizidunen gibelaren funtzioetaz eta gibelek izan ohi dituzten gaixotasunetaz mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Alaia Martin nagusi, Aimar Karrika bigarren Baigorrin

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu zen larunbatean Baigorrin. Irunen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du Alaia Martinek, larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdenean, 712 puntu eskuratu eta gero. 600 lagun baino gehiago bildu ziren Baigorriko ezker paretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa jarraitzeko.Larunbatean aritutako seikotea Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, […]

Kataluniar erreferenduma eta medioak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan gainera sintonia estreinatu dugu ” Argi ibili eta burua erabili” dioena eta helburu horrekin etorri zaigu.Gaurkoan berriro Kataluniako egoerari so egon gara eta hango egoerak sortarazi dituen erantzunak hizpide balorazioa egin dugu, bai Katalunian egondako hainbat erantzu baita Euskal Herrian egondako beste zenbait erantzun ere. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Kooperazio jardunaldiak hegaztiak eta natura hizpide

Helburu horrekin antolatu dituzte asteburu honetako jardunaldiak Auritzen. Gaurko saioan Eladio Llorente NIK-eko kidea izan dugu jardunaldietaz hitzegiten. Bertan hegazti migratzaile zein odonatoak ikuskatuko ditugu. Baita ere aroatze prozesuak ikusi ahalko ditugu momentuan. Jardunaldi oso interesgarriak hegaztiak eta natura maite duen ororentzat Eladioren hustetan. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]