Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu Leitza inguruko kontuak. Ondoren Jose Ignacio Ubauk antsietatearen inguruko azalpen eta gomendioak ekarri dizkigu gurera eta bukatzeko gure eguneroko Korrikaren kronika ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen […]

Korrikak zapore gozoa utzi du gure eskualdean

Ana Kolomo-rekin hizketan egon gara, Garraldako AEK-ko kidea, asteburu honetan Korrika gure zonaldetik pasa baita eta honen inguruan balorazio bat egiteko nahiarekin. Anak ederki asko kontatu dizkigu ibilbidean gertaturikoak. Baita ere azaldu digu igandean lan egitea tokatzen dela eta bertso bazkaria zerbitzatzeko jendea behar dela. Eta zaporeaz ari garela ez zela txokolate beroa faltatu ere […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu CRISPR genoma editatzeko teknikaz eta patenteei buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Korrika ere izan da nagusi gure programan eta Ana Kolomo ,Garraldako AEK-ko kidea, elkarrizketatu dugu gure zonaldean igaro zeneko balorazioa egiteko. Baita ere Korrikaren 5. eguneko kronika ekarri […]

Zilbetin ez da harrobirik izango

Kontserbazio Bereziko Gunea den Zilbetin magnesita harrobi bat eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen Magnesitas Navarra enpresak 2007an eta hiru urte geroago proiektuak UPNren Gobernuaren onespena jaso zuen. Nafarroako exekutiboaren erabakia ikusirik, Seo Bird Life GKEak eta Alduide Mendia Koordinakundak auzitara jo zuten, zonaldean fauna eta flora espezie babestuak bait daude, horietako batzuk lehentasunezkoak eta beste batzuk […]

Garezur bat topatu dute Irati ibaian

Pasa den ostiralean , Orbaitzeta inguruetan zebilen pertsona bat abisua eman zuen Irati ibaiaren sakonera gutxiko zonalde batean garezur bat zegoela. Abisua emanda foruzaingoaren patruila bat bertaratu eta zonaldea mugatu zuen. Topalekua Irabiako presatik urari beheiti 5 kilometrotara izan zen. Ondoren polizia judiziala eta suhiltzaileak ere bertaratu ziren eta bertan beste hezur batzuk ere topatu […]

Tximista batek hainbat eraikinetan kalteak eragin ditu Agoitzen

Ostiralean izan zen tximista baina berak sortarazitako kalteak astelehenean ere nabaritu ziren. Telefonia eta internet kaltetua izan ziren hainbat edifizioetan Agoitzeko epaitegi eta udaletxean kasu. Tximista ostiralean 14:20etan erori zen elizaren orratzean eta ezkeroztik astelehena arte nabariak izan dira eragindako kalteak. Agoitzeko epaitegian burutzekoa zen epaiketa bat bertan behera geratu izan zen.

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Amaia, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu Amaiari ongi etorria eman diogu, bi hilabete eman bait ditu irratitik kanpo. Andres Bidartek animalien sukarraren inguruan hitzegin eta aholkuak eman dizkigu. Baita ere Korrikaren 4.eguneko kronika izan dugu Arrosa sareko Ainhoa Villaverdek emana. Eta, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu gurean Lehoskotik tartean politikan erabiltzen den teminologiaren inguruan hitzegiten. Baita ere gure programan Arrosa sareko Korrikaren lehen eguneko kronika egin dugu eta Hala Bedik atzo Nerea Bengoari eginiko elkarrizketa zan dugu. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]