Ostiralean izan zen tximista baina berak sortarazitako kalteak astelehenean ere nabaritu ziren. Telefonia eta internet kaltetua izan ziren hainbat edifizioetan Agoitzeko epaitegi eta udaletxean kasu.
Tximista ostiralean 14:20etan erori zen elizaren orratzean eta ezkeroztik astelehena arte nabariak izan dira eragindako kalteak. Agoitzeko epaitegian burutzekoa zen epaiketa bat bertan behera geratu izan zen.