Kontserbazio Bereziko Gunea den Zilbetin magnesita harrobi bat eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen Magnesitas Navarra enpresak 2007an eta hiru urte geroago proiektuak UPNren Gobernuaren onespena jaso zuen.
Nafarroako exekutiboaren erabakia ikusirik, Seo Bird Life GKEak eta Alduide Mendia Koordinakundak auzitara jo zuten, zonaldean fauna eta flora espezie babestuak bait daude, horietako batzuk lehentasunezkoak eta beste batzuk desagertzeko zorian daudenak.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zien Seo Bird Life eta Alduide Mendia Koordinakundeari eta proiektua atzera bota zuen, eremuaren balio ekologikoan oinarrituta.
Kontzejuek eta Magnesitasek, ordea, helegiteak aurkeztu zituzten, meategiaren proiektuak, eskualdearen garapena bultzatuko zuela argudiatuz.
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Nafarroako auzitegiaren epaia, ingurunearen balioa interes ekonomikoen aurretik jartzen.