Iñaki Garcia Kocheri omenaldia

Larunbatean Artze eta Agoitzen Itoitzeko solidarioa izandako Iñaki Garcia Koch-eri omenaldia egin zitzaion. Senide eta lagunek bultzatutako omenaldian 150 pertsona bildu zituen osotara bi deialdietan. Omenaldian azpimarratu zuten bere grina amalurraren aldeko borrokan eta Iñakiren bizitasuna . Hau dena txalaparta soinuez girotuta gertukoen hitzak borobildu zuten eguna. Bukatzeko Iñakiren omenez Agoitzeko merkatu plazan, “Irati eta […]

Pirinioan ba al da etorkizunik?

Gaurkoan eztabaidaren partean mahai gainean jarri dugu pirinioan bizi eta lan egiteko aukerarik dagoen. Bertan Karmele Galarza izan dugu gurean eta baita jardunaldietan ateratako iritzi batzuk. Eta zuek zer uste duzue behar dela?. Klikatu hemen eztabaida jaisteko Jardunaldiak osorik entzuteko: Parte 1 Klikatu hemen jaisteko Parte 2 Klikatu hemen jaisteko Administraziotik etorritakoen interbentzioa: Izaskun Abril […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean eztabaida bat eduki dugu, zeinetan Burgin emandako jardunaldien haria hartuz pirinioan lan eta bizitzeko aukeraz ibili gara, jardunaldietan agertutako iritzi batzuk entzun eta gero. Eta zuk zer uste duzu horren inguruan?. Gaurkoan ere Abodiko estazioan dagoen Unai Yarza-rekin hitzegin dugu hango elur kantitate eta kalitateaz eta estazio beraren inguruan ere.Gero ere Erronkari aldera […]

ADOPZIOZKO SEMEA IZENDAPENA KENDU DIO FRANCISCO FRANCO-RI

Memoria Historikoaren Legeak ezarritakoari jarraikiz, dagoeneko, Francisco Franco jenerala eta Enrique Martínez Arburua apaiza ez dira Agoizko adopziozko semeak, Osoko Bilkurak aho batez bertan behera utzi zuelako ohoragarri hori. Unai Lako oraingo alkateak uste du “udalaren betebehar morala dela entitate publikoetatik ezabatzea diktadura frankistaren arrasto guztiak. Aurreko batean kendu ziren kaleetan zeuden sinboloak, eta orain […]

Langabeziak gora egin du

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan erregistratutako langabe kopurua 41.242 pertsonakoa zen urtarril amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.197 pertsona gehiago dagoela langabezian, hau da, % 2,99 gehiago, abenduan 40.045 langabe baitzegoen. Langabezia-datuen banakatzea Enplegu Agentziak kontuan hartuta, eta hilabete arteko datuei erreparatuta, langabeziak Agentzia guztietan egin du gora, Tuterakoan izan ezik, % 0,17 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Bernadette Argain Irulegi irratitik aritu zaigu euren berri ekartzeko. Ondoren, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio Angel Mari Loperenarekin FITUR feriaren balorazioaz aritu gara eta Xanti Begiristainek koinzidentzien inguruko istoriotxo bat irakurri digu. Baita ere biharko eztabaida tartea zabaldu dugu, Pirinioan lan eta bizitzeko aukerak, oztopoak eta egin beharrekoak, zuk zer iritzi daukazu honen […]

Egun on, Auñamendi!

Jose Ignacio Ubauren bisita jaso dugu. Urte berriko gure buruari jarritako proposamenei osasun ikuspegitik nola heldu eta bizitza eredugarri bat nola eraman azaldu digu.Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu digu zelan igaro diren ihauteriak eta hobeto azaldu dizkigu hango berriak.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Urteko egitasmoei heltzearen jarraipena eta bizi eredugarria eramateko gomendioak

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk urte berriko hasieran jarritako propositoei osasun aldetik nola heldu azaltzen jarraitu digu. Gainera aitortu digunez igandetik hona,gogoratu dezagun omenaldia egin zitzaiola, ba espiritualagoa omen dago eta bizitza osasuntsu eta eredugarri bat aurrera eramateko gomendioak eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko