Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu gurean “Heztearen arteaz” hitzegiten. Gero ere Unai Karrape irratitik izan dugu gurean bere zonaldeko berriak ekarriz. Bukatzeko Mirari Zabaltza izan dugu Orbaitzetako Xeien inguruan elekatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Abaurregainan festa lehertzear

Gaur Oihane Ordoñez Abaurregainako jai batzordeko kidearekin egon gara, aste bukaera honetan hasten bait dira Abaurregainako Sanpedroak. Oihanek ederki azaldu digu zer topatuko dugun bertako jaietan eta aitortu digu berarentzat bereziena dela gazteek ortziralean egiten duten kalejira merendua izanen dela. Giro goxoa topatuko dugula zin egin digu eta bertaratzeko animatu ere, beraz ez zaitezte etxean […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Oihane Ordoñez izan dugu Abaurregainako jaietaz mintzatzen. Baita ere Info 7ko lagunek Jon Kortazarri eginiko elkarrizketa ekarri dugu gogora, Lauaxetaren biografiaren egilea bait da eta asteburu honetan 80 urte bete dira Lauaxeta fusilatu zutenetik. Bukatzeko Elhuyar Fundazioko Quark saioan txip batean sar litekeen neurona sareez aritu zaizkigu. . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Txintxetak Erroko gainan

Hainbat txirrindulari salatu dute azkenaldia anitzak izaten ari direla gurpil zulatzeak, txintxeten ondorioz eta antza denez igandean eman zuten aditzera. Afizionatu talde bat txirrindulan zenbiltzala ohartu ziren bihurguneetan norbaitek txintxetak jarri zituela txirrindulariek euren gurpilak zulatu zintezen, eta honezkero gelditu eta jaso zituzten gerta ez zedin eta ondoren publikoki salatzeko. Beraz txirrindulariei helarazi diete kontuz […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaietaizan ditugu, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen. Mikelek epealdi batez gero arte esango digu merezitako oporraldia hartuko bait du eta indarberriturik itzuli. Andres Bidarte-rekin ordea uraz eta uraren eraginaz animaliengan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Berdinen arteko istorioak

Gaur Patxi Irurzun izan dugu gurean “De igual a igual” liburuaren egilea, gaur arratsaldean liburua aurkezten bait du Agoitzeko Kultur Etxean. Patxik ederki asko azaldu digu zertan datza liburua eta baita non kokatzen den Paris 365 gizarte jantokian alegia. 8 istorio dira, jatorri ezberdinekoak baina aurrera jotzeko hausnarketa eginarazten dizutenak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Agoitzeko Akelarrea

Gaurkoan Idoia Zabaltza izan dugu gurean kasu honetan Angiluerreka elkartetik, gaur Akelarrea antolatu bait dute beste talde batzuekin batera Agoitzeko merkatuko plazan. Berak adierazi digunez 10 bat sorgin eta Aker batek antzeztu eginen dute eta laburra izanen da baina bere xarma izanen du. Baita ere gogora ekarri digu bihar elkartean izanen den Maialen Kantaren kontzertua. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Sanjuan bezperan, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko akelarreaz mintzatzen. Baita ere guren Patxi Irurzun eduki dugu, “De igual a igual” liburuko idazlea bere lanaz hitzegiten. Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 23ko saioa […]