Erroibarko eguna, elkar ezagutzarako eguna

Gaurkoan Joseba Martinez-ekin aritu gara, Erroibarko Eguna izanen bait da asteburu honetan Uztailaren 15 eta 16an. Josebak ederki asko azaldu digu zer topatuko dugun bertan, bi egunetako egitaraua zeinetan kirola eta parranda partekatuz ibarreko bizilagunen arteko elkar-ezagutzea bultzatu nahi duten. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Joseba Martinez Erroibarko zinegotzi eta bizilagunarkein hasi dugu, Erroibarko egunaz mintzatzen. Ondoren Julen Zelaieta izan dugu gurean,Xorroxin irratitik eta ederki asko kontatu dizkigu bere zonaldeko berriak. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea animalien janariaren asimilazioaz eta konpodizioaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 10eko saioa Iraupena: […]

Sute batek 8 hektarea kaltetu ditu Oibarren

Ostiralean 17:10 inguruan 112 telefonoan hainbat dei jaso ondoren suhiltzaileei abisua pasa zitzaien Oibarren sute bat piztua zela errepidearen inguruetan. Sute honek 8 hektarea kaltetu ditu gehiena pinudi gazteak okupatutako lur saila eta baita jasotako nekazal eremu zati bat. 19:15 aldera suhiltzaileek aireko medioek lagunduta kontrolatutzat eman zuten sutea. Orain Goardia Zibila ikertzen dabil zein […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur Fermin Deuna eguna lehen entzierroaren kronika egin dugu. Bestetik Info 7ko lagunek eginiko Gerra Zibila eta Siriako gerraren konparazio lana ekarri dugu gurera. Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Sorkuntzan ere lana egin behar da

Gaurkoan Alfredo Leon-ekin aritu gara, Donostiko eta Agoitzeko jaietako kartel lehiaketak irabazi berri bait ditu. Berarekin batera bere ibilbidea errepasatu dugu eta nola ez nola izaten den bere prozesu kreatiboa azaldu digu ere. Beti ikasten darraiela aitortu digu eta bereziki bi kartel ditu berezien bata 1998ko Agoitzetako jaietakoa, lehen saria izan baitzen, eta bestetik 50.jazzaldiarena […]

Astakeria bere baitan darrai

Hala adierazi digu Jaione Karrerak Altsasuko auziaz galdegin diogunean.Ondoren Jaionek azaldu digu ere aurreko astean Europar Parlamentuari egindako bisita Altsasuko gazteen hainbat senideekin eta sentsazio onarekin geratu zirela adierazi digu ere. Bestalde fiskalaren eskariaren harira, ofizialki ez dutela ezer aipatu digu eta ikusita eskakizunak zeintzuk diren astakeri neurrigabekotzat bezala baloratu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Alfredo Leon-ekin bere lanetaz hitzegiten egon gara, Donostiko aste nagusiko kartel lehiaketa eta Agoitzeko kartel lehiaketa irabazi bait ditu. Baita ere Euskalerria irratira jo dugu zuzenean Iruñeko Sanferminen txupinazoa bizitzeko Bestetik Jaione Karrerarekin hitzegin dugu Altsasuko auziaren inguruan agertutako azken berrien inguruan.Bukatzeko, Idoia Zabalza eduki dugu gurean, Euskara sustatzeko itunaz eta Sanferminetako euskaldun egitarauaz […]

Nafar Gobernuak Europar Funtsen gida azkarra aurkeztu du

Europar Parlamentuan Nafar Gobernuak duen delegatua,Mikel Irujo alegia, astelehen honetan aurkeztu zuen Ariben enpresa txiki eta ertainendako Europar Funtsen gida azkarra. Bertan aipatzen dira Estrategia 2020 programaren nondik norakoak azaldu zituen eta zer egin behar den bertako diru-laguntza eta garantiak jasotzeko. Estrategia honem helburua hazkundea bultzatzea da eta hortarako behar diren neurriak aurreikusten ditu.

John Law lehen partea

Gaurko saioan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan XVIII. mendean egondako pertsonai baten ibilerak ekarri dizkigu: John Law. Jaiotzez eskoziarra baina arrazoi pertsonal bat dela medio Holanda eta ondoren Frantziara ihes egin zuena. Mascak ederki asko azaldu digu nola bereak eta bi egin zituen Johnek bere patrikak aberastasunez […]

Herri Sanferminak badatoz

Gaurkoan Gorka Izko-rekin aritu gara, Gora Iruñeako kidearekin, zein muntai lanak alde batera utzi eta gure deia jaso duen. Gorkak ederki asko adierazi dizkigu zeintzuk diren aurtengo nobedadeak eta horietatik nagusiena Okojoko Herrikadak izanen dira, zeinetan hainbat taldek modu parte hartzailean olinpiada batzuetan parte hartuko duten. Bestetik ere ondo pasatzeari garrantzia emanen zaio eta baita […]