Errok eta Nafar Gobernuak ituna sinatu dute

Errok eta Nafar Gobernuak konbenioa sinatu dute Errok bere plan orokorra finantzatu dezan.Itun honek Udal plana garatzeko laguntza izango da, eta hirigintzari egokituko zaio. Hiritutako lurrean berregokitzeari emango zaio garrantzia etxebizitza lortzeko aukerak ahalbidetzeko, bizilagunen zerbitzurako egokitutako eremu libreak aurreikusteko eta ekonomia sustatzeko lurzoru beharrak asetzeko. Hiritartu ez den zoruan aldiz natur baliabideak mantentzeko erabiliko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaietaizan ditugu, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen. Julenek zehazki bortzirietan izandako herri galdeketaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Andres Bidarte-rekin ordea hezur-haustura berezien inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Amatasun subrogatua eta ekinbide soziala

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan lehendabizikoz amatasun subrogatuaz aritu gara eta horrek dakarrenaz, ikusten baita emakumearen gorputzaren konkista bat bezala. Bestetik ibarrean ditugun giza zerbitzuez aritu gara eta berak aitortu digu ere ahal den heinean Aezkoako ibarreak ahalegin guztiak eginen dituela bere biztanlegoaren oinarrizko beharrak asetzeko. Baita ere hemendik aurrera ibarreko kontuak modu […]

Frankismoko presoei omenaldia

Gaur Edurne Beaumont Memoriaren Bideakeko kidearekin hitzegiten egon gara, larunbat honetan Igal eta Bidankoze arteko errepidea egin zuten presoei omenaldia egingo baitzaie. Edurnek ederki azaldu digu zertara datorren omenaldia eta zer nolako programazioa aurreikusi duten aurten. Beharrezkotzat jo du ere honelako errekonozimendua frankismo garaiko preso hauei zor zaiena eta baita ere omenaldi honen funtsa ere […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan amatasun subrogatua eta ibarrako giza ekinbidea izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Edurne Beaumont Memoriaren Bideakeko kidea izan dugu frankismoko presoei eginen zaien omenaldiaz hitzegiten. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta […]

Agoitzeko udala berdintasunaren bidean urratsak emanen ditu

Aste honetan publiko egin dute Agoitzeko udaleko gizonezkoak “#metachodemacho” mugimenduari atxikitu egin dira, gizonei atxikitzen zaizkien rolak beraztertze bidean euren konpromisoa adieraziz. Oharrean dioten moduan estereotipo matxistak ezabatzeko eta beste gizontasun eredu batzuk bilatzeko kidetu dira mugimendu honi. Honen harira Gizontasun berri hauek lortzera bidean, gizonei zuzendutako hausnarguneak eskainiko dizkiete, batez ere ozen eta argi […]

Fam Trips, gure ingurua saltzeko beste modu bat

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Fam Trips delakoen inguruan aritu gara. Berez operadore turistikoak gonbidatzea eta bertatik bizitzea du helburua ekimen honek. Pasa den astean 20 bat operadore izan ziren Nafarroa ikuskatzen euren ingurutan gure lurraldea turistikoki saltzeko. Angel Marik aitortu digu oso modu egokia ikusten duela turismoa erakartzeko. [Audio […]

Herri txikiek badute historia

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioa izan dugu. Gaurko testuak hainbat herri txikietan eginiko liburuak izan ditugu hizpide. Dokumentazio lan itzela eginda geroz eta gehiago dira horrelako liburuak argitaratzen dituztenak eta Xantik ere bergogoratu gaitu ze garrantzitsua den atzera begiratzea aurrera egiteko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Camino emakume iraultzailea

Gaurkoan Joseba Eceolaza Camino Oscoz liburuaren idazlearekin aritu gara, Caminok irudikatzen zuen figuraz. Josebak ederki asko azaldu digu nolakoa zen Camino eta baita ere nola frankistek erahil zuten. Aitortu digu ere liburu hau aurrera eramateko arrazoietako bat izan dela Camino bezalako emakumeei errekonozimendu bat egiteko bidea izan dela eta aldi berean Gerra Zibilaren inguruko mito […]