Burujabetza behar dugu kapitalismoari aurre egiteko

Igor Arroyo LAB sindikatuko bozeramailea Nafarroan gurean izan da osasun labroralaren inguruan hitzegiten. Argi utzi du prekarietateak eta eta subkontratazioak lan istripuak edukitzeko aukera areagotzen dituela. Bestetik ere aipatu du ezinbestekoa zaigula herri bezala burujabetza edukitzea, gaur egun estatu espainolean ez baitago gauzak aldatzeko indar korrelaziorik. Parada bat izan dugu ere datorren Maiatzaren lehenaz aritzeko […]

Almadiaren eguna badator!

Eriz Lasa Almadiaren elkarteko kidea izan dugu gurean. Ederki asko azaldu digu Erizek zer nolako egitaraua izanen den Almadiaren egunean eta baita aipatu dizkigu aurten zeintzuk izanen diren omenduak. Gomendioak ere eman dizkigu festara gerturatzeko. Programazioa: PROGRAMA Larunbata 29 16.00 Almadien jeitsiera ikusi ahalko da Basari arte 19:00 Udaletxe aretoan “GUtik ZURA” filma proiektatuko da […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Eriz Lasa-rekin, egon gara Almadiaren egunaren harira. Ondoren, bi astetan behin ditugun kolaborazioak Mari Mar Agosekin zein azaldu digu nolako ospakizunak egin eta egingo dituzten liburutegian Liburuaren egunaren inguruan. Bestetik ere Idoia Zabalza eduki dugu gurean, administrazioan eremu mistora pasa diren udalen inguruan eta baita seinalizazioaz ere. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu Leitza inguruko kontuak. Ondoren Jose Ignacio Ubauk depresioaren inguruko azalpen eta gomendioak ekarri dizkigu gurera eta bukatzeko Info7 irratikoek Carlos Gomezi, Oier Gomez preso politikoaren aitari, eginiko elkarrizketa jarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren […]

Kultura Departamentuak Landarte jarri du abian, Nafarroako arte eta landatartasun programa

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Landarte jarri du abian, Nafarroako arte eta landatartasun programa, 2017an Nafarroako hamar herritan sorkuntzako tailer parte-hartzaileak sustatuko dituen proposamena. Orbaitzetan, Zuñigan, Galipentzun, Sesman, Otsagabian, Goizuetan, Fontellasen, Abartzuza-Errezun, Zurukainen eta oraindik zehaztu gabeko beste batean, hain zuzen ere. Apirilean eta maiatzean egingo dituzte tailerrok, eta hainbat emanaldirekin burutuko dira emaitzak ekainean. Land Art […]

Pirinioetako zaporeak Madrileko “Salon Gourmet”-en

Nafarroatik ekimen honetara 16 enpresa hurbildu dira. Hoietatik batzuk aipatzearren Auzperriko Etxenike eta Burgiko Larra Gaztak. Kalitatezko edari eta jakien 31. ferian, Madrilen, Pirinioak ere bere errepresentazioa izanen du “Reyno Gourmet” stand-aren baitan Etxenike Ahate produktuak eta stand propioarkein Burgiko Larra Gaztak. Larra Gaztak “Quesos Gourmet” espazioan ezari du bere txokoa.

Orbaitzetako garezurra jabea badu

Duela aste batzuk Orbaitzeta inguruko parajean topatutako garezurraren ikerketak bere fruituak ematen ari dute. Antza garezurraren topalekutik gertu kanpin denda bat topatu dute ikerlariek eta bertan 54 urteko alemandar baten nortasun agiria. Igor Vulkan izanen lirateke hala ere oraindik ADN frogekin kontrastatu behar dute. Kanpin denda inguruetan ere beste hezur batzuk topatu dituzte pertsona berarenak. […]