Langabeziak gora egin du

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan erregistratutako langabe kopurua 41.242 pertsonakoa zen urtarril amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.197 pertsona gehiago dagoela langabezian, hau da, % 2,99 gehiago, abenduan 40.045 langabe baitzegoen. Langabezia-datuen banakatzea Enplegu Agentziak kontuan hartuta, eta hilabete arteko datuei erreparatuta, langabeziak Agentzia guztietan egin du gora, Tuterakoan izan ezik, % 0,17 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Bernadette Argain Irulegi irratitik aritu zaigu euren berri ekartzeko. Ondoren, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio Angel Mari Loperenarekin FITUR feriaren balorazioaz aritu gara eta Xanti Begiristainek koinzidentzien inguruko istoriotxo bat irakurri digu. Baita ere biharko eztabaida tartea zabaldu dugu, Pirinioan lan eta bizitzeko aukerak, oztopoak eta egin beharrekoak, zuk zer iritzi daukazu honen […]

Egun on, Auñamendi!

Jose Ignacio Ubauren bisita jaso dugu. Urte berriko gure buruari jarritako proposamenei osasun ikuspegitik nola heldu eta bizitza eredugarri bat nola eraman azaldu digu.Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu digu zelan igaro diren ihauteriak eta hobeto azaldu dizkigu hango berriak.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Urteko egitasmoei heltzearen jarraipena eta bizi eredugarria eramateko gomendioak

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk urte berriko hasieran jarritako propositoei osasun aldetik nola heldu azaltzen jarraitu digu. Gainera aitortu digunez igandetik hona,gogoratu dezagun omenaldia egin zitzaiola, ba espiritualagoa omen dago eta bizitza osasuntsu eta eredugarri bat aurrera eramateko gomendioak eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko  

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu gurean feromonen inguruan hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Kati Leatxe -rekin Karekin kulturaren bitartez antolatutako Familia eskola eta Atxikimenduz Haztea dinamiketaz solastu dugu.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 31ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Etxeko ospitalizaziorako ohe berriak

Nafar gobernuko Osasun sailburutik jakinarazi digute Etxeko Ospitalizazioa indartuko dute 2017.urte honetan. Pazientearekiko onurak dakartzan disziplina honek gure eremuan ere indartu egingo dute. Aurreikusten denez, ospitalez kanpoko ohe gehiago egongo da Etxeko Ospitaleratze zerbitzuan 2017an, Iruñeko eta Tuterako eremuetan. Iruñeko eremuak 20 ohe zituen 2015eko urrian, eta 76 gaur egun. Arreta-modalitate hori beste 20 oherekin […]

Pirinioa mugitzen ari da

Larunbatean Txantxalaneko kideek antolatua Pirinioan lan eta bizitzearen inguruko jardunaldiak burutu ziren. Jardunaldietan bailara ezberdinetako bizilagunak hurreratu eta eztabaidatu egin zuten. Guztira ehundik gora pertsona bildu ziren Pirinioaren egoeraz eta etorkizunaz mintzatzeko. Bertan hainbat proiektu aurkeztu ziren, pirinioan lan eta bizitzeak errealitate bilakatu dituzten proiektuak alegia, besteak beste Apeztegiberriko Denda (Basaburua), Iratiko Xakiak (Aezkoa, Erroibar, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Andres Bidartekeztulaz eta arnas gaitzez hitzegin digu . Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu eta bertatik Julen Zelaietari ongi etorri beroa eman diogu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]