Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Ondoren Quark saioa izan dugu gurean haurdunaldiaz eta berorrek emakumeengan sortzen dituen buru gaitzez eta baita Joseba Martinez -ekin urtarrilak 14ko Bilboko manifestaldirako antolatu dituzten autobusen inguruan. Baita gurekin Alberto Matxain Kalera Kalera dinamikako kidea elkarrizketatu dugu ekimenaren balorazio bat egin zezan.Eta, nola […]

Sutea Sorogainen

Asteburu honetan gertaera lazgarria izan da gure eskualdean. Sastraken erretze ilegal baten ondorioz Sorogainen sutea piztu zen asteburuan. Nafar Gobernuak adierazi duenez, suhiltzaileak bertaratu ziren eta bertan identifikatu zuten sutearen egilea eta Foruzaingoari pasa zioten kasua. Aditzera eman dute sastraken su emate ilegala edo komunikatu gabekoa zela eta horren ondorioz ikertu egingo dutela kasua. Gogorarazi […]

20. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi egin da

20. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi zuen AEK-k atzo, urtarrilak 9. Euskal Herri osotik pasako den euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko da, Iruñean. Ohi bezala, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean hasiko da aurtengoa, Bizkaian. Otxandio izan da irteera emateko AEK-k aukeratu duen herria, martxoaren 30eko arratsaldeko 17:00etan. Egun horretan […]

Eguberrietako zozketa

Beno gaurkoan gure eguberrietako sarien zozketa egin dugu.12 sari genituen banatzeko eta hauek izan dira saria lortutako pertsonak edo zenbakiak: 1- Saskia- 0016 Lohizunek salduta 2- saskia- 0401 Pello Zabalzak salduta- Lurdes Araña 3- Edari sorta- 3264 Unaik salduta 4- Etxenike pate sorta- 2617 Erroibarren salduta- Sonia 5- Maria Sanchez/Karekin kultura artelana- 2374 Manex salduta- […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irati irratiaren Eguberrietako zozketa izan dugu gurean, Imanol,Iratxe eta Manexen laguntzarekin . Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Itxaso Bizkai-rekin Garaioako Errege kabalgataren antolatzaileetako bat, errege magoen eta kabalgata beraren inguruan hitzegiten ibili gara. Ondoren, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio Angel Mari Loperenarekin arqueologia eta turismoa alderatzen aritu gara eta Xanti Begiristainek 2016 agurtzeko istoriotxo kontatu digu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa […]

Langabeziak behera egin du 2016an

Nafar Lansareak 3.098 langabe gutxiago erregistratu ditu 2016an, hau da, -% 7,18koa izan da urteko jaitsiera 2015eko abenduarekin alderatuz. Hala, Nafar Lansareko agentzietan urtearen amaieran 40.045 langabe zeuden erregistratuta. Aurreko urteetako urteko aldaketak honako hauek izan ziren: -% 9,72ko jaitsiera 2015ean, -% 7,19koa 2014an eta -% 0,9koa 2013an; 2012an, berriz, langabeziaren urteko igoera % 10,65ekoa […]