Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Andres Bidartek ganaduaren konstituzioaz hitzegin digu eta animali merkuriotarren eta sulfurosoen arteko ezberdintasunak azaldu dizkigu . Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 2ko saioa Iraupena: 2:20 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Donejakue bideko errekorra

Donejakue bideak 278.041 peregrino izan ditu aurten, behintzat inskribatuak izan direnak. 2016ak peregrino kopuruan %6aren igoera ekarri digu eta gehienek bide frantsesa erabili dute Konpostelara iristeko. Esan bezala %63ak hartu du bde frantsesa beraz kalkuluen arabera 175.166 pertsona igaro dira gure lurretatik. Hainbat tokitatik etorritakoak izan dira, Espainia, Italia, Alemania AEB,Portugal, Frantzia eta Irlanda izan […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Amaia Alonso Jerejef elkarteko kidea izan dugu, euren proiektuei buruz eta gaurko jaialdiaz hitzegiten. Gero ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduraren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Iñigo Muerza ATTAC Nafarroa eta PAH-HUT Nafarroako kidearekin pobrezia energetikoaren inguruan ibili gara gaurkoan solasean. Ondoren, bi astetan behin dugun kolaborazioa Mari Mar Aosekin Liburutegiko berriak ekarri dizkigu.Baita Igomenitsan gertaturiko atxiloketen inguruko prentsaurrekoa izan dugu gurean. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Urteko azken eguna korrikan

Gaur, Maite Maisterra -rekin,Aezkoa Kirol elkarteko kidearekin, San Silbestreaz aritu gara.Maite ederki asko azaldu digu nola egingo duten lasterketa eta honen izaera berez familiarra dela. Aipatu digu norbanakoen arteko pike sanoak daudela tartean baina orokorrean lasterketa lasaia dela. Gogoratu lasterketarako izen ematea larunbata abenduak 31, 11:00 Orbaitzetako plazan (frontoi ondoan) Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Iturissa gure sustraia

Gaur, Luis de Potestad Auritzeko alkatearekin, Iturissa proiektuaz aritu gara.Luisek esan digu hainbat lekutatik diru laguntzak jaso dituztela eta proiektu hau beste proiektuekin elkartzeko nahia daukatela. Laguntza emateko orria: Iturissa proiektua lagundu nahi izan ezkero kontu korronte hau da: ES60 2100 5310 3202 0002 5983 Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko