“Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten […]

Egun on, Auñamendi!

Zabaldi Elkartasunaren Etxeak antolatu dituen brigadak ezagutu ditugu gaurkoan. Evak kontatu dizkigu xehetasunak. Pirinioetako AEKan egin dugu hurrengo geldialdia, aurrematrikulazioak eskaintzen dituen abantailak Izaskun Zabalzak kontatu dizkigu. PSNko Carlos Gimeno elkarrizketatu dugu, ondoren, landa eremuko eskolen inguruan. Asteartero bezala, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren […]

AEKko matrikula merkeago, orain

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Hala kontatu digu Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: %5eko deskontua […]

Egun on, Auñamendi!

Europako Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko TTIP ituna izan dugu gaurkoan mintzagai. Iosu Osta TTIPren aurkako ekimenaren partaide eta Nafarroako ATTACen arduradunarekin izan gara. Agoizko niniteka proiektua ezagutzeko, berriz, 0-3 guraso elkartera dietu dugu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu, gaurkoan pelbisaren inguruan. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Harat-Honat: Jonki baten trajeria librua aukeztu digu gaurko lehenengo elkarrizketan Gerardo Mungia iruindarrak. Andres Bidarterekin abereek garai hontan duten gaixotasunak landu ditugu. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu bultzatzeko eskatu du PSNk

Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu ibarrak bultzatzeko eskatu dio PSNk Nafarroako Gobernuari. PSNko parlamentari Ainhoa Unzuk egin dio eskaera gobernuari, eta zonaldea hobetzeko dituen ekintza planen inguruan galdegin dio. Ahultze demografikoa jasateaz gain, garapen sozioekonomikoa ahultzeko arriskua dute ibarrek, eta PSNren arabera, populazioa mantentzeko lan aukerak sortzea beharrezkoa da.

Egun on, Auñamendi!

RAK ‘Ruta de los akelarres’ egitasmoa ezagutu dugu gaurkoan, Jon Beunzak eman digu gure eskualdea bizikleta munduarekin lortu duen proiektuaren berri. Orreaga Musika Eskolako eskaintza ere ezagutu dugu Joserra Garciarekin, datorren astelehenean hasiko baita izen emateko epea. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Estreinaldiak errepasatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. […]