Egun on, Auñamendi!

Errefuxiatuen inguruan solasean abiatu dugu gaurkoan elkarrizketen tartea. Annie Etxeberri izan dugu gurekin, Baigorriko atseden zentroan laguntzaile izandakoa. Istorio oso gogorrak entzun ditu bertan. Kartelerari errepasoa ere egin diogu, ostiralero bezala. Eta Isabatik azken ordukoak jaso ditugu. Hau eta askoz gehiago gaurko Egun on, Auñamendi! saioan: Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Xanti Begiristainekin hitz egin dugu saioarekin hasteko. Ondoren, Nafarroako Gobernuak onartu duen hezkuntzako LEP lan eskaintza publikoaz mintzatu gara LAB sindikatuko ordezkari Ainara Artetxerekin. Aztnugal hitza ere aipatu dugu, Gorka Mayorekin izan gara torturaren aurka antolatu duten zikloaz solasean. Amaitzeko, Kanaldude herri telebistaren azken berriak jaso ditugu: Bidarrain dute orain lokala. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gerardo Huarte Ilarrazen bisita izan dugu gaurkoan irratian. Cruce de caminos. Nagore (Arce) liburuaren idazlea da, eta Nagore, Artzibar eta inguruko bailaren inguruko istorio bitxiak kontatu dizkigu. Aralar irratia bisitatu dugu, ondoren. Asteburuan Agoitzen eginen den jardunaldia ere izan dugu hizpide. Mikel Zabalzaren inguruko dokumentalaren aldeko eguna antolatu dute, eta Idoia Zabalza arrebak eman dizkigu […]

Egun on, Auñamendi!

Xorroxin irratiko kronika jaso dugu gaurkoan gure lehenengo hartuemanean. Fernandok Baztan Bidasoa inguruko inauteri kontuan ekarri dizkigu. Andres Bidarterekin abereen gaixotasunen inguruan aritu gara, eta hainbat aholku eman dizkigu. Ondoren, Euskalerria irratia bisitatu dugu. Mikel Bujanda izan dugu telefonoaren beste aldean, Iruñeko berriak zein diren azalduz. Izenburua: Otsailaren 8ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Inauteriak iritsi dira gure eskualdera. Astenburu honetan Aurizberrin, Abaurrepean, Orbaizetan eta Mezkiritzen ospatuko dituzte. Ohitura ezberdinak ezagutzeko, Aurizberriko eta Orbaizetako inauteriak ezagutu ditugu, Jontxu eta Ander Goikoa izan ditugu telefonoaren bestaldean. Ostiralero bezala Isabara ere joan gara, bertako inauterrien berri izan dugu. Amaitzeko, zine estreinaldiak zeintzuk diren errepasatu ditugu eta asteazkenean Zilbetiko harrobiaren inguruan Nafarroako […]