Egun on, Auñamendi!
Atzo Erroibarren egin zuten ezohiko bilera izan dugu gaurkoan gai nagusi. Erroibarko udalak Zilbetiko harrobia deuseztatzen duen sententziaren aurka helegitea aurkeztea eztabaidatu zuen atzo, eta AIVE taldearen lau botoekin onartu zen. AIVEko Jesus Esteban Juanarena eta EHBilduko Joseba Martinez izan ditugu gaurko saioan. Aezkoako Batzar Nagusiak euskararen alorrean legegintzaldi honetan izandako aurrerapausuak errepasatu ditugu Idoia […]