Pirinioak aztergai, Isabel Elizalderekin

Maiatzean egin ziren hauteskundeen ondoren, Nafarroako egoera politikoa guztiz aldatu da. Kontseilari berriak izendatu dituzte, eta horien artean aurkitzen dugu Isabel Elizalde, Zubietan bizi den doneztebarra. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria da bera, eta gure eskualdeaz mintzatu gara berarekin. Elkarlanean Pirinioak aurrera egiteko indarra duela gogorarazi digu: [Audio clip: view full post to […]

Eskolara itzultzeko eguna

Lehengo eskola eguna izan dute gaur gure eskualdeko 98 haurrek. Gaur hasi da 2015-2016 ikasturtea, eta gogoz sartu dira gehienak Garraldako ikastetxera. Amaiarekin, Lehen hezkuntzako tutorearekin, hitz egin dugu gaur: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Ikasturtea gaur hasi, eta ekainaren 21an amaituko da HH eta LHko ikasleentzat. DBHkoek, berriz, […]

Egun on, Auñamendi!

Ikasturtea hasi da. Gure eskualdeko txiki eta gazteek lehen eskola eguna izan dute gaur; eta horregatik, Garraldako ikastetxeraino gerturatu gara. AEK ezagutzeko bidaian, gaur, Blanca Zazpe ikaslea ezagutu dugu. Eta Aezkoako Egunaren ingurko kontu gehiago jakin ditugu: aintzinako ezkontza. (Nahiz eta ez diguten esan zein ezkonduko den…) Amaitzeko, Transpirenaica contra el Bicho izeneko egitasmoa ere […]

Egun on, Auñamendi!

Errefuxiatuen krisia izan dugu gaur hizpide. Asko dago esateko eta hausnartzeko gertatzen ari denaren inguruan. Yoana Lobo Nafarroako Amnesty Internationaleko kanpainen koordinatzailearen, izugarri ari da larritzen egoera. Bestealde, larunbatean Aire Ahizpak izanen dira Orbaizetan. Gurekin izan dugu Paxkalin Aire kantuaz eta Bidexka disko berriaz solasean. Gaurkoan, udako oporraldiaren ostean berriz hitz egin dugu Otsanda txakur […]

Aire Ahizpak, Orbaizetan

Aezkoako Egunaren atarian, Aire Ahizpak hirukotea izanen da Orbaizetan, larunbatean, 19:30ean. Xalbadoren bilobak eta Mixel Aire bertsolariaren alabak dira; eta kantua bihotzean daramate. Hamaika plaza zapaldu dituzte, eta 22 urteren ondoren Bidexka izeneko diska kaleratu zuten iaz. Hirukotearen ibilbideaz, kantuaz eta diskoaz mintzatu zaigu Paxkalin Aire: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Langabeziak behera egin du abuztuan

Agoizko enplegu bulegoan bildutako datuen arabera, langabeziak beherazko joeran jarraitzen du. Abuztuan 757 pertsona zeuden erregistratuta, uztailean baino 35 gutxiago. Iazko datuekin alderatuta, abuztutik abuztura 115 langabe gutxiago daude. Emakumeei dagokienez, abuztuan 421 zeuden erregistratuta. Uztailean, berriz, 30 gehiago (451); eta iaz, 61 gehiago (481). Gizonezkoen kasuan ere behera egin du. Iaz, 390 zeuden erregistratuta. […]

Egun on, Auñamendi!

Kataluniako prozesu subiranistaren inguruan mintzatu gara gaurkoan. Ostiralean Diada dute Bartzelonan, eta Independentistak Sareko Txutxi Ariznabarretak bertara joateko gonbitea egin digu. AEKko matrikulazio kanpaina dela eta, Pirinioetako AEKko irakasle eta ikasleekin elkarrizketa sorta bat hasi dugu. Lehenengoan Agoizko irakasle Garazi Iribarren ezagutu dugu. Gainera, Aezkoako Egunaren inguruan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatu duen Gazte Gauaren berri […]

Egun on, Auñamendi!

Esne sektorearen egoera larria izan dugu hizpide gaurkoan ere. EHNEko iritzia jasota, gaurkoan UAGNko Felix Beriain presidentea izan dugu. Euskararen egoerari buruz ere mintzatu gara, Euskarabideko Mikel Arregi zuzendari kudeatzaile izan dugu gurean. Homeopatiari tartetxoa egin diogu, astelehenero bezala; eta Xorroxin irratia ere bisitatu dugu. Izenburua: Irailaren 7eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Esne sektorean krisia

Egoera zailean dira esne ekoizleak. Kuoten desagerpenarekin oso prezio baxua du esne litroak; ekoizpen kostua, berriz, betikoa da. Altuagoa. Neurriak behar direla esan digu gaur UAGN sindikatuko presidente Felix Beriainek. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Uztailean ere, egoera “latza” dela salatu zuen gurean Nafarroako EHNEko Fermin Irigarai presidente auriztarrak. […]

Egun on, Auñamendi!

Filmei, errodaiei eta zinema artetoi begiratu diegu gaurkoan. Nafarroan errodatzen ari diren eta errodatuko diren filmen inguruan hitz egin dugu Navarra Film Commissioneko Sara Sevillarekin. Ondoren, zinema aretoetan estreinatu dituzten lau filmen berri izan dugu. Isabara ere joan gara, Erronkariko berriak jasotzeko; eta gure eskualdekoak ere errepasatu ditugu. Izenburua: Irailaren 4eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]