Egun on, Auñamendi!

Lan prestakuntzarako deialdiaren inguruan mintzatu gara Nafarroako LAB-eko koordinatzaile Igor Arroyorekin. Patronala, UGT eta CCOOen neurrian egindako deialdia dela salatu dute, eta Nafarroako Gobernuak azaldutako argudioak arbuiatu dituzte. Urritik aurrera Agoitzen izanen diren sormenezko tailerren berri izan dugu. Eta, amaitzeko, Garraldara joan gara. Gaur hasten dira jaiak, eta alkateak xehetasun guztiak kontatu dizkigu. Baina, gainera, […]

Sormenezko tailerrak antolatu ditu Karekin Kulturak urritik apirilera

Ikasturtea hastear da, eta tailerren inguruko eskaintza ezagutzen hasiak gara. Karekin Kultura enpresak sormenezko zenbait tailer antolatu ditu urritik apirilera bitarte. Hamabostean behin izango dira, baina den dena antolatzailearen ahotik entzuteko honatxe Kati Leatxeri egindako elkarrizketa: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Sagardia Goñi familiari gertatutakoa gogoratu dugu gaurkoan, Joxemari Esparza idazle eta historialariarekin batera. Re-read liburudenda ere ezagutu dugu; bigarren eskuzko liburuekin egiten dute lan, eta 2 edo 3 euroren truke eskuratu daitezke liburuak. Amaitzeko, Bidangotzera joan gara. Gaur hasiko dituzte festak, eta urtero bezala xurgin xastea eginen dute, gauerdian herria akelarre bihurtuz. Izenburua: Abuztuaren 26eko […]

Egun on, Auñamendi!

Urepelera joan gara gaurkoan elkarrizketen saioa abiatzeko. Adur elkarteko Mari kideak Marco Giordano artistak Urepeleko Patarramunon egin duen eskulturaren berri eman digu. Biodantzara hurbildu gara ondoren, Biskarretan izango den tailer baten harira. Agoitzera ere joan gara, gazte topaketen berri izateko. Eta, gainera, Nafarroako Gobernuak laborantza-aseguruei emango dien laguntzen berri izan dugu Ruben Palacios Nekazal Zerbitzuen […]

Agoizko gazteria aktibatzeko zita, ostiral eta larunbatean

Agoizko gazteria aktibatu, egoeraren inguruan eztabaidatu eta alternatibak eraiki nahi ditu Agoizko Gazte Asanbladak. Azkenaldian beherakada izan du taldeak, eta egoerari buelta emateko gazte guztien parte hartzea nahi dute. Gazte topaketak antolatu dituzte, horretarako; ostiralean eta larunbatean. Gurean izan dugu gazte asanbladako Saioa xehetasun guztiekin: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Energia eolikoaren inguruan eta politika energetikoaren inguruan mintzatu gara gaurkoan. Sustrai Erakuntza Fundazioko Martin Zelaia gonbidatu dugu, fundazioak berrik Cavar makro-proiektuaren aurka egin duelako. Asteleheneroko bidaia ere egin dugu gaurkoan: Andresekin izan gara, eta Xorroxin irratiko Fernandorekin ere. Amaitzeko, Orhipean jaiaren inguruko xehetasunak jaso ditugu. Larunbat hontan ospatuko da. . Izenburua: Abuztuaren 24eko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Irratiko soinuari irudia gehitu diogu, eta telebistara egin dugu salto. Gaur Nafar Telebista ezagutu dugu Iñaki Redin zuzendariari esker. Aribeko Nekazaritzako II Merkatu Gardenaren inguruko xehetasunak ere jaso ditugu Patxi Zabalzari esker. Ohiko bidaian gaur lehenik Luzaidera joan gara, eta ondotik Isabara. Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Amaiurko gazteluko sekretuak

1522. urteko harresiak eta armak aurkitu ditu Arantzadi Zientzia Elkarteak Amaiurren. Osorik dagoen ezpata bat, esaterako. Amaiurko gazteluko indusketetako zuzendari eta Arantzadi Zientzia Elkarteko kide Juantxo Agirre Mauleonekin izan gara hamar urteko indusketen emaitza ezagutzeko: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko