Egun on, Auñamendi!

Getzen egitekoa den hiltegi berriaren inguruko xehetasunak jaso ditugu gaurkoan. Mikel Petrirena abeltzaina izan dugu gurekin horretarako. Bihar abuztuaren 15a da, eta urtero Orreagako bataila gogoratzen da egun horrekin. Etxabarrengo Elkarteko Mikel Del Riok kontatu digu aurten zer egingo duten, eta Xabier Irujo historialariaren ekarpena ere izan dugu. Izenburua: Abuztuaren 14eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Hiru urte dira CAN auzia lehertu zenetik, eta denetarik gertatu da denbora horretan. Gaurko saioan Patxi Urrutiarekin izan gara, auziaren azken berrien inguruan solasean. Tratu txarrak jasan dituzten emakumeen eskubideen aldeko elkarteko presidenteak, berriz, elkartearen egoera larriaren berri eman digu. Amaitzeko, Mendixut aldizkariaren 15 urteak ospatu ditugu! Izenburua: Abuztuaren 13eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Mendixut: 15 urte bizirik

Hamabost urte bete ditu Mendixut aldizkariak, Pirinioetako aldizkariak. Urte gogorrak igaro ditu, baina gauza onez beterikoak ere bai. Aldizkariaren sorreraz, bilakaeraz eta egungo egoeraz hitz egin dugu Rita Labianorekin. Izenburua: Rita Labiano Mendixut aldizkariaren sortzailea Iraupena: 0:15 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Izar iheskorren eguna da gaurkoa, eta Irati Irratian ere pertseidak izan ditugu. Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomezi esker xehetasun guztiak ezagutu ditugu. Artearen inguruan ere mintzatu gara Isabel Errorekin, eta Orbaizetako Kultur Ekimenak elkarteak aurten egingo duen ateraldia zein den jakin dugu. Izenburua: Abuztuaren 12eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza arduradun izendatu dute Edurne Eginoa

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendaritza nagusia bere gain hartuko du Edurne Eginoa Antxok. Orain arte Orbara eta Orbaizetako idazkari izan da, 1996. urtetik, zehazki. Jose Luis Ruiz Ciruelos ordezkatuko du. Edurne Eginoak Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat ikastaro egin ditu NUPen babes juridikoaren inguruan. Orbaran bizi da bere bi semeekin.

Onik aurkitu dituzte Irabiako urtegian galdutako hiru gazteak

Goizaldeko 3:30ean aurkitu dituzte 13, 15 eta 17 urteko gazteak. Irabia urtegiaren inguruan bizikletarekin ibilbide bat egiten ari zirela galdu ziren atzo. Gazteen gurasoek arratsaldeko 19:00etan galdu zuten kontaktua haiekin. Baina ostatu hartu duten kanpingetik dei bat jaso zutela ikustean, bertan izango zirela pentsatu zuten. Haien seme-alabak ez zirela konturatzean ekin zion Nafarroako Larrialdien Agentziak […]

Egun on, Auñamendi!

Politika, atzo; gaur, enplegua. CCOO sindikatuko Amaia Glaria izan dugu gurean, lanbideen prekarietateari buruz hitz egiteko. Aralar irratira ere joan gara, eta Donibane Garaziko jaien ingurukoak izan ditugu. Orbaizetan kontzertua eskainiko duen Joaquin Taboadarekin, berriz, haren eta Quorum Trio taldearen ibilbideak ezagutu ditugu. Izenburua: Abuztuaren 11eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

‘Midnight in Agoitz’ film laburrak irabazi du Agoizko lehiaketa

Filmez beteriko gau baten ostean, ‘Midnight in Agoitz’ film laburrak irabazi du Agoizko film laburren VI. lehiaketa. Film labur onenaren saria eman dio epaimahaiak, Rut Etxarte, Edurne Mañu eta Garazi Iribarrenek zuzenduriko lanari. Jai aurreko astean, Agoitzen ohitura den bezala, asteartean egin zen filmen proiekzioa. Merkatuko plaza goraino bete zen, eta bederatzi filmek izan zuten […]

Egun on, Auñamendi!

Politikarekin abiatu dugu astea. Juan Carlos Longas izan dugu, Espainiako estatuko hauteskunde orokorretara aurkezteko proposatu duten hautagaitza bateratuari buruz solasean. Martes Al Sol kolektiboa ere ezagutu dugu, eta egin duten hiru urteko ibilbidea errepasatu. Xorroxin irratira ere joan gara, eta Andresekin ardi latxaren inguruko bitxikeriak ezagutu ditugu. Izenburua: Abuztuaren 10eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]