Uskararen eguna larunbatean, Erronkarin

Kebenko elkarteak Uskararen eguna ospatuko du Erronkarin, maiatzaren 27an, Ekialdea uskararen dirdira lelopean. Egun osoz, ekitaldi anitz izanen da. Besteak beste, herri bazkaria, Etxelarena fanfarrea eta kontzertuak. Oharkabe, Skarmentu, Zartako-K eta Trikidantz izanen dira. Antolatzaileek ekialdeko euskaldun guziak bildu nahi dituzte festan, Errotik Erronkarira eta Zangozatik Larrainera.

Egun on, Auñamendi!

Udal eta foru hauteskundeen kanpainan murgilduta, gaur, PPko Ana Beltran hautagaiarekin hitz egin dugu. Abaurregainako hautagaia ere ezagutu dugu, Patxi Enkaje Gazteluberri talde independentekoa. Steilaseko Raul Lopez LGTBIQ taldeko kideak ‘Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua’ aurkeztu digu. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]