Egun on, Auñamendi!

Tabakoarik gabeko eguna izango da igandekoa, eta horregatik tabakoaren inguruan mintzatu gara gaurkoan. Esklerosi anizkoitza zer den ere ezagutu dugu ADEMNA elkarteko kideei esker. Iruñeko liburu azokaren eta UEUren udako ikastaroen eskaintzak ere izan ditugu. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Palestinarren egoera izan dugu gaur aztergai. Maiatzaren 15ean Nakba eguna izan zen, hondamendiaren eguna Palestinan; Israelgo Estatua sortu zen eguna. Ariako xeiak dira asteburu honetan, eta Ioniko izana dugu gurean. BioNavarra azoka ekologikoaz ere hitz egin dugu; eta Agoizko Kulturgunea plataforma ezagutu dugu. Izenburua: Maiatzaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Lasterbidean lasterketa izan dugu gaurko lehenengo gaia. Ventura Ruiz aktoreak No es la lluvia, es el viento antzezlanari buruz hitz egin digu. Elkarpelota eta Karekin Kultura proiektuak ere ezagutu ditugu, Patxi Eugi eta Kati Leatxeren hitzen bidez. Izenburua: Maiatzaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Herriko Osasunkilde Elkarteko kide Luis Mendorekin egon gara gaur. Liher Unanuek Errigorako kanpaina berriaren xehetasunak eman dizkigu. Eta hauteskunde kanpainarekin amaitzeko EH Bildu presidentegai Adolfo Araizekin hitz egin dugu. Izenburua: Maiatzaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Iratiko Ekoizpenak Kooperatiba proiektua ezagutu dugu gaur, atzo Garraldan egindako aurkezpenaren bidez. Podemos-Ahal dugu alderdiko Mikel Builekin ere izan gara, haien proposamena ezagutzeko. Santi Begiristain eta Idoia Zabalza ere izan ditugu gurean. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]