Mauka Pirineos, bertako naturari begirada sakonago bat emateko laguntza

Hawaien zela bururatu zitzaion gure hurrengo gonbidatuari Mauka Pirineos sortzeko ideia. Erronkaribarko natura gerturatu eta dibulgazio lana egiteko hautua hartu zuen Alba Ripodas lagunak. Helburu horrekin sortu zen Mauka Pirineos eta hasiera zail xamar bat eta gero lortu du bere lekua egitea. Mota askotako ateraldiak eta interpretazio saioak egiten ditu eta aste santurako ere zenbait […]