Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko lurrikara multzoa, Foru hobekuntzaren dokumentala, Agoitzeko ikerketa soziolinguistikoa eta Garraldako futbito txapelketa
Gaurkoa Zaraitzun ematen ari diren lurrikaren multzoaz solasten hasi dugu Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Foru Hobekuntza garaietan emandako joku zikinaren inguruan solastu gara Mikel Soto hauxe bera lantzen duen dokumentalaren gidoilariarekin. Hau amaituta, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izandako ikerketa soziolinguistikoaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko, Garraldako futbito txapelketa errepasatu dugu Oscar Andueza lagunarekin batera. Izenburua: […]