Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko lurrikara multzoa, Foru hobekuntzaren dokumentala, Agoitzeko ikerketa soziolinguistikoa eta Garraldako futbito txapelketa

Gaurkoa Zaraitzun ematen ari diren lurrikaren multzoaz solasten hasi dugu Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Foru Hobekuntza garaietan emandako joku zikinaren inguruan solastu gara Mikel Soto hauxe bera lantzen duen dokumentalaren gidoilariarekin. Hau amaituta, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izandako ikerketa soziolinguistikoaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko, Garraldako futbito txapelketa errepasatu dugu Oscar Andueza lagunarekin batera. Izenburua: […]

Lurrikara multzo bat piztu da Zaraitzu aldean

Lurra etengabeko mugimenduan dagoela beti jakin izan dugu eta batez ere azken hilabete hauetan Zaraitzun piztu den lurrikaren multzoari begira. Intentsitate baxuko 80tik gora lurrikara izan ditugu bik besterik ez direnean nabaritu. Honek beti pizten ditu alarmak eta gauzak argitzeko Antonio Aretxabala geologoarekin hitz egitera joan gara. Berak azaldu dizkigu zergatik gertatzen diren horrelako astinaldiak […]

Egun On, Auñamendi! Esaren inguruko informea eta Pernando Amezketarra

Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren segurtasuanaren inguruan ateratako azken txostena izan dugu hizketagai Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Pernando Amezketarraren inguruko bi kontakizun ekarri dizkigu gaurkoan. Izenburua: Urriaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Esaren segurtasuna ezbaian

Atzoko egunean aurkeztu zuen Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren inguruko txostena. Beste hiru txosten( Zangotzako udalekoa, Nafar Gobernukoa eta Ebroko Konfederazioak eginikoa) aintzat hartuta informe sakon bat egin dute. Honen inguruan solasteko Antonio Aretxabala geologoarekin izan gara. Berak azaldu digunez Esako urtegiko presak sustengatzen duen magalak labaintzen ari da 2 eta 4 mmilimetro hilabeteko […]

Lizoain inguruko lurrikara-taldea ikertu dugu Antonio Aretxabalarekin

Abuztutik hona lurrak dar-dar egiten dabil Lizoain inguruetan. Intentsitate desberdinetako lurrikarak izan dira 200dik gora alegia. Asteazken gauean 4,6 eta 4.4ko lurrikarak nabariak izan ziren gurean, horrek jendea alarma egoeran jarri zituen. Honen inguruan solasteko Antonio Aretxabala geologoarekin joan gara solastera. Adierazi digunez, ez dira lurrikara oso potenteak espero gehienez 5 gradukoren bat. Aprobetxatu dugu […]

Egun On, Auñamendi! Lurrikaren inguruko solasaldia

Gaurko saioan Antonio Aretxabala geologoa izan dugu. Asteazkenean izandako lurrikarak astindu baitzuen Pirinioa ere. Ondoren, Julian Gabasekin saiatu gara egoten baina ezer berririk ez zegoenez hurrengo asterako utzi dugu. Izenburua: Urriaren 2ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko