Egun On, Auñamendi! Obrak liburutegian, Baratxinto fest eta Agoitzeko euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta igogailuaren inguruko obraren inguruan solastu zaigu. Ondoren, Baratxinto Fest jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Ander izan ditugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen astearen balorazioa egiten. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Trapalan antzerki konpainia ezagutzen

Horrela ibili gara bertako kidea den Ariane Irure Alvarez lagunarekin, Trapalan antzerki konpainia ezagutzen. 13 urte daramatzate euren pasioa den antzerkia egiten, plazaz plaza, areto txikietan antzezten eta publikoarekin gertutasuna sentitzen. Urte guzti hauetan zehar hainbat lan egin dituzte beste hainbeste egilerekin, baina konstante bat izan da kritika soziala eta politikoa euren jardunean, Arianek adierazi […]