Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Antzerkia ardatz duen jaialdia da Baratxinto Fest

Erronkarin antzerkia ardatz izanen duen jaialdia antolatu dute Saioa eta Anderrek. Beraiek antzerkigintzan lanean jarduten dute eta ideia polita iruditu zitzaien horrelako jaialdi bat antolatzea Erronkarin. Lehen zita pasata zapore onarekin daude eta gurean esan duten bezala jarraikortasuna izanen duen jaialdia izanen da. Gaur, gurean, Baratxinto Fest. Saioa eta Ander Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Obrak liburutegian, Baratxinto fest eta Agoitzeko euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta igogailuaren inguruko obraren inguruan solastu zaigu. Ondoren, Baratxinto Fest jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Ander izan ditugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen astearen balorazioa egiten. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko