Los Aitas filmarekin hasiko du Auñamendi Zinemak udako egitaraua
Borja Cobeagak zuzendutako “Los Aitas” filma emanen dio hasiera ostirala honetan Auñamendi Zinemaren udako egitarauari. Irailera bitartean 9 ekitaldi antolatu dituzte Auritzeko Kultur etxean. “Los Aitas” filma martxoaren 21ean estreinatu zen eta duela gutxirarte izan da zine aretoetan. Iaz Bilbo aldean grabatutakoa dugu eta lau lagun ditu protagonista, tartean Iñaki Ardanaz agoiztarra. Garaiko aitatasunen testigantza […]